"A Travel Guide To Basque America"-ren edizio berria kaleratuko dute 2005ean
Duela bost urte argitaratu zuen liburua Zubirik eta Nevadako Unibertsitateko euskal ikasgaien saileko libururik arrakastatsuena bihurtu zen. Unibertsitateak gidaren eguneraketa bat eskatu dio orain Zubiriri.
A Travel Guide To Basque America gida berriak 2005eko Boiseko Jaialdian ikusiko du argia. Jaialdi hori bost urtean behin ospatzen dute Idahoko Boise herrian.
Nola aldatu duen diaspora Internetek
Liburuaren edizio berrian Interneten gaineko atal bat izango da berrikuntzetako bat. Atal horrek azalduko du nola eraldatu duen sareak euskal diaspora.
Hala ere, Zubiriren asmoetako bat da liburua gaztelaniaz eta euskaraz ere argitaratzea; euskal herritarrek Estatu Batuetara joan ziren euskaldunen historiaren berri izan dezaten.
Milaka euskaldun
Estatu Batuetan egindako azken erroldaren arabera, 60.000 pertsonak jatorri euskalduna dute. Arbaso gehienak 1900 eta 1964 urteen artean joan ziren Estatu Batuetara artzain moduan lanera. Batzuk 1848an ere joan ziren, Kaliforniako meategietan lan egitera.
Artzain horietako bat Jean Zubiri izan zen, Nancy Zubiriren aita. Iparraldetik Kaliforniara joan eta Peruko emakume batekin ezkondu zen.
Erantzunak kargatzen...