Sustatu logoa Teknologia albisteak

Aisa harrera-ikastaroak: euskara etorkinentzat

HABEk Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Saileko Inmigrazio Zuzendaritzarekin lankidetzan Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren etorkinentzat harrera-ikastaroak antolatu ditu, baita ikastaro horietan berariaz erabili beharreko ikasmaterialak sortu ere. Ekimen hori Inmigraziorako Euskal Planaren baitan kokatzen da.

Zer dira AISA Harrera-Ikastaroak?
Etorkinentzako harrera-ikastaro linguistikoak, hau da, euskara ikasteko oinarri-oinarrizko ikastaroak.

Norentzat dira?
Autonomia Erkidegoan bizi diren eta euskararekin harremanik izan ez duten Europako Batasunaz kanpoko atzerritarrentzat.

Zertarako?
Etorkinek hemengo gizartea, ohiturak, etab. ezagutu eta euskara ikasteko lehendabiziko urratsak eman ditzaten.

Zenbat ordaindu behar da?
Matrikula 10 € eta liburuak 28 € (lau liburu eta hiztegia).

Noiz hasiko dira?
Apirilaren 19tik ekainaren 25era. Urrian ikastaro berriak antolatuko dira.

Iraupena?
Guztira, 60 ordu. Astean 6 ordu, hiru egunetan banatuta.

Zer ikasten da?
Ikastaroetan gizartea ezagutzeko aukera ematen duten hainbat gai motibagarri lantzen dira, hala nola, aurkezpenak, zenbakiak, familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola, azoka… Ariketetan gai horietako hiztegia eta oinarrizko ulermena (kaleko errotuluak, kartelak…) landuko dira, batez ere.

Non jaso informazioa eta non eman izena?
Harrera-ikastaroak emango dituzten zortzi euskaltegietako batean.

Bilbo
Lizardi AEK
Perro kalea 1-1
48005 Bilbo
94 4168200

Ulibarri
Gardoki, 3-1
48008 Bilbo
94 4162472

Donostia
Urrats
Catalina de Erauso, 21- behea
20.010 Donostia
943 465593

Gasteiz
Gasteizko AEK
Peru, 8
01013 Gasteiz
945 217508

Irun
Irungo Udal Euskaltegia
Urdanibia Enparantza, 5
20304 Irun
943 620262

Barakaldo
Barakaldoko Udal Euskaltegia
Bizkaia, 2
48901 Barakaldo
94 4372219

Lea Artibai
Lea Artibaiko AEK
Artabide 13, 5.a
48700 Ondarroa
94 6134021

Ermua
Ermuko Udal Euskaltegia
Gure-Etxea, z/g
Ongarai auzoa
48260 Ermua
94 3170925

Etorkinentzako ikastaro hauek bereziki sustatu eta diruz lagundu dituzte HABEk eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Saileko Inmigrazio Zuzendaritzak


Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu