Euskal enpresa batek, mezu bat helarazi digu. Hemendik aurrera, haiekin izan beharreko harremanak posta elektronikoz bideratzeko eskatzen digute. Telefonoa, faxa, papera eta abar, bigarren mailan uzteko neurri ausarta. Aipagarria eta txalogarria iruditu zaigu.
Horra jaso duguna:
--------------------------
2004ko apirilaren 15a
Hornitzaile hori:
EITBko Erosketen Sailak jakinarazten dizu une honetatik aurrera posta elektronikoari lehentasuna emango diogula hornitzaileekin komunikatzek bitartekoen artean, informazioa digitalizatzeko eta esku artean ditugun prozesuak hobetzeko estrategiari jarraituz.
Telefono-deiek, faxek, ohiko postak eta ustekabeko bisitek eraginkortasuna galarazten digute, eta gure zerbitzuaren kalitatean modu negatiboan eragiten dute.
Hemendik aurrera bitarteko alternatibo horiek saihestuko ditugu.
Garrantzitsua da azpimarratzea posta elektronikoa behar bezala erabiltzea ezinbesteko baldintza dela gauzatuko dugun prozesuan integratzeko. Baldintza hori betetzen duten enpresek posizionamendu hobea izango dute eta harreman estuagoa izango dute Sailarekin.
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu egun posta elektronikoa behar bezala erabiltzen duten hornitzaileei, eta berriro eskatu nahi dizuegu gure hornitzaile guztiei edozein kontsulta edo iradokizun bidaltzeko.
Har ezazue gure agurrik beroena,
EITB-KO EROSKETEN SAILA
-----------------------
Horrez gain, EITB-ko Erosketen Sailaren arduradunen esanetan:
Zalantzarik gabe, gero eta gehiago dira EITB -ren eredu hau jarraitzen duten enpresak. Argi dago web zerbitzuak eta e-posta direla enpresen arteko harremanak arintzeko bide eraginkorra eta garrantzitsua.
Erantzun
Sartu