Milenioko Teknologia saria amaraunaren asmatzaileari
Tim Berners-Lee mundu zabaleko amarauna (www) sortu zuen zientzilari britainiarrak jaso berri du Milenioko Teknologia saria, Finlandiako gobernuak emana.
Sari hau, The Guardian egunkariak dakarrenez, 2002an ezarri zuen Finlandiako gobernuak. Hori dela eta, amaraunaren sortzaileak jasoko ditu 897.263 euro.
Epaimahaiak azpimarratu nahi izan du Sir Tim-en ekarpenak ondo islatzen duela sariaren espiritua, izan ere, hau eman zaio berrikuntza bat asmatu duelako, zeinak bultzatzen baitu jendearen bizi kalitatea, oinarrituta baitago giza balioetan, eta bultzatzen baitu garapen ekonomiko iraunkorra.
Pekka Tarjanne epaimahaiburuak azpimarratu du zein garrantzitsua izan den Sir Tim Berners-Leek sekula nahi ez izana bere ekarpenak komertzializatzea edo patentatzea.
Tim Berners-Lee zientzilariak sortu zuen mundu zabaleko amarauna (www) 1989an, CERN laboratorioetan ari zenean lanean, Suitzan. Gaur egun W3C erakundeko zuzendaria da, eta lan egiten du MIT Massachusettsko Teknologia Institutuan.
Erantzunak kargatzen...