Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zuzenketen gaineko jardunaldiak - 2004

EIZIE - EIZIE
2004-04-19 10:04

EIZIE zuzentzaileen elkartea ere denez gero, bere helburuen artean du langintza horretan diharduten lagun eta erakundeen arteko gogoeta eta zuzentzaileen etengabeko prestakuntza bultzatzea. Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak itzulpenak zuzentzea du berezko langintzetako bat. Beraz, bi erakunde antolatzaileen beharrek eta nahiek, bat eginik, zuzenketa egun Euskal Herrian zertan den aztertzeko jardunaldiok antolatzea ekarri dute.

Bateko, azken urteotan, gero eta zuzentze lan gehiago egin behar izaten delako hainbat eta hainbat alorretan. Besteko, teknologi berriek bestelako baliabide eta beharrizanak ekarri dituztelako langintzara. Zio horiek biak gutxi balira, datozen urteotan zuzenketa irizpideak eta baliabideak bateratzeko asmoak ere bultzatu ditu bi erakundeak sailari ekitera; laster unibertsitatetik irten behar duten itzultzaile lizentziadun berriak ere atzendu barik.

Antolatzaile: EIZIE eta IZO
2004ko maiatzaren 5etik 7ra
Goizez 9:30 - 14:00; arratsaldez 16:00 - 19:00
UEU - Markeskua jauregia. Otaola hiribidea, 1 - 20600 Eibar (Gipuzkoa)

Izen-emateko epea: 2004ko apirilaren 30 arte

Hemen programa eta argibide gehiago.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu