Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

5

"Bookcrossing": liburuen trukaketa Donostian

Sustatu - Sustatu
2004-04-06 : 14:04

Donostiako Udal Liburutegien Sarearen bitartez jarriko du martxan "bookcrossing" jarduera. Orain hiru urte inguru sortu zen proiektua eta egun ezaguna da mundu osoan zehar. Ekimen honekin liburu trukaketa bultzatuko da.

"Mondragon", liburu denda berezia Kanadan

Joxe Aranzabal
2004-04-06 : 12:04

Mondragoeko kooperatibak eredu izan dira Winnipeg hiriko zenbait jenderentzat, Kanadan, non sortu duten liburu denda bat Mondragon izenarekin, eta eratu printzipio anarkisten arabera: langileen kontrola lantokien gainean, komunitatearen kontrola baliabideen inguruan eta behetik gorako agintea.

11

Ikasleendako apunte biltegia eraberritua, foro eta guzti

ikaskide - ikaskide.com
2004-04-06 : 11:04

Hemendik aurrera euskal ikasleek foro zein inkestak ere izango dituzte gurean. Ikaskide askozaz dinamikoagoa izango da. Eta noski, zerbitzu nagusia ere izango da apunte trukaketa.

E-baltzuak laguntza planaren deialdia irekita

Sustatu - Sustatu
2004-04-06 : 10:04

Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailak bideraturiko E-baltzuak dirulaguntzen deialdia abian da. Bi alorri dagozkie dirulaguntzak: negozio elektronikoaren ezarpena eta zaintza teknologikoa.

Erantzuna Txistu y tamboril aldizkariari

Jon Arano Martziano - ostiela-ohia
2004-04-05 : 15:04

Azken Txistu eta danboliñ aldizkariaren Edit Orinalean azken aldion "txotxolokeria ugari entzuten (omen) gabiltz" euskal literatura dala eta ez dala. Zarraparra sustarbako erizten deutse, esaterako, belaunaldien kontu horreri. "Zakilurten" deitu naute niri.

2

Nire gaixotasuna sendaezina da

Joxe Aranzabal
2004-04-05 : 12:04

Orain dela gutxi jakin izan dut nire gaixotasuna sendaezina dela. Nik, ostera, beste modu batean begiratzen diot kontu honi: diabetesa eta tentsio altua bezala, nire gaixotasuna kronikoa izan daiteke, beti zaindu beharrekoa. Hala ere, ez da oztopo izango bizimodu normala egiteko.

PTT teknologia probatzen ari dira Europako telefono konpainiak

Sustatu - Sustatu
2004-04-05 : 10:04

Europako telefono konpainiak "Push to Talk" (PTT) poltsikoko telefonoak probatzen hasi dira dagoeneko. Sistema horren bidez, telefono zenbakia markatu gabe komunikatu zaitezke lagunarekin, eta dei arrunt bat egitea baino merkeagoa da.

10

Euskaltzaindiaren adierazpena euskalkiak egoki erabiltzeko

Sustatu - Sustatu
2004-04-05 : 10:04

2004ko martxoaren 26an, Lezaman eginiko osoko bilkuran, "Euskalkien erabileraz. Irakaskuntzan, Komunikabideetan eta Administrazioan" izeneko adierazpena onartu zuen Euskaltzaindiak. Hiru arlo horietan euskalkiak erabiltzeko hainbat jarraibide eman ditu adierazpen horretan.

Komunika 2004 jardunaldiak: nola uztartu hedabideak eta prentsa gabineteak

Sustatu - Leioa
2004-04-02 : 15:04

Athletic Club-eko komunikazio arduradunaren hitzak jaso ditugu Komunika 2004 jardunaldietan. "Erakundeak eta hedabideak" deitzen da aurtengo jardunaldia. Bertatik idazten dugu. Laburpentxo bat egin dugu hemen, jakinda ponentziak sarean izango direla.

Hizkuntza Eskubideen Eguna Lesakan

Euskal Herrian Euskaraz - Euskal Herrian Euskaraz
2004-04-02 : 14:04

Euskal Herrian Euskaraz elkarteak datorren apirilaren 4ean, igandea, Hizkuntza Eskubideen Eguna antolatu du Lesakan. Lehen aldia da nazio mailan hizkuntza eskubideen aldeko egun bat antolatzen dena.

3

"Gmail": GB 1eko posta elektronikoa Googlekin

Sustatu - Sustatu
2004-04-02 : 12:04

"Gmail" probak egingo ditu Googlek. Posta elektronikoa eskaintzen duen doako zerbitzua da eta gigabyte baterainoko informazioa gordetzeko aukera emango du. Berria atzo zabaldu zen, baina Estatu Batuetan bromak egiteko erabiltzen duten eguna (April's Fool) izaki, berriaren gaineko zalantzak izan dira.

9

Hiztegia.net, hiztegi guztiak klik batean.

Artez - ARTEZ Euskara Zerbitzua
2004-04-02 : 10:04

Hiztegi guztiak webgune bakar batean, horixe da. Sarean dauden hiztegietarako bideak batu ditu ARTEZ Euskara Zerbitzuak gune honetan, hizkuntzarekin lan egiten dutenentzat eta euskaldun ororentzat gune erabilgarria izateko asmoz.

Euskara sustatzeko laguntzak, Eusko Jaurlaritzarenak

Sustatu
2004-04-02 : 10:04

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak euskara sustatzeko dirulaguntzen deialdia kaleratu du, 2004. urteari dagokiona. Apirilaren 30a arte egongo da aurkezteko epea.

"Sarean Kontari" III. Euskarazko Ipuin Lehiaketa

Santurtziko Udal Euskaltegia - Santurtziko Udal Euskaltegia
2004-04-02 : 09:04

Abian da Santurtziko Udal Euskaltegiak eta Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen duten "Sarean Kontari" ipuin lehiaketa. Lanak 2004ko apirilaren 1etik 30era bitartean aurkeztu behar dira.

Juan Ignacio Perez, EHUko errektore

Sustatu
2004-04-02 : 01:04

Euskal Herriko Unibertsitateak errektore berria du gaur gero: Juan Ignacio Perez. Honek eskuratu ditu bozen %69,4, hauteskundeen bigarren itzulian. Iñaki Antiguedadek, aldiz, botoen %30,2 jaso ditu.

Behatokiak Ruiz Piñeiroren izendapena helegin du

Hizkuntz Eskubideen Behatokia - Hizkuntz Eskubideen Behatokia
2004-04-01 : 18:04

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak helegitea jarri du Madrilgo Auzitegi Gorenean Fernando Ruiz Piñeiroren izendapenaren aurka. Aginte Judizialaren Kontseilu Gorenak proposatuta, Fernando Ruiz Piñeiro epailea izendatu zuten Euskadiko Goi Auzi-tegiko Buru joan den otsailean. Hautagaien hirukotean epaile euskaldun bat egon arren, euskaraz ez dakien epaile hau izan zen hautatua.

4

2006rako web publiko guztiek akzesibleak izan beharko dute

Maite Rementeria - CodeSyntax
2004-04-01 : 14:04

Baina akzesibilitatea ez da bakarrik itsuentzako edo sagurik erabili ezin dutenentzako web-ak egitea. Zer da akzesibilitatea?

2

Mugarik Gabeko Berriemaileen sariak, Internet zapaltzen dutenentzat

Sustatu - Sustatu
2004-04-01 : 12:04

Egunotan Frantzia eta beste hainbat herrialde frankofonotan egiten ari diren Interneteko Festa aitzakia hartuta, Mugarik Gabeko Berriemaileek Internet zapaltzen dutenak saritu dituzte. Urrezko Palma Txinak jaso du, baina beste herrialde batzuek ere jaso dute sariren bat; Saudi Arabia, Vietnam eta Kubak, adibidez.

4

Goienkaria: eredu berritzailea Europako prentsa diseinu arloan

Leire Kortabarria - Goienkaria
2004-04-01 : 10:04

Goio Arana diseinatzaileak Goienkaria Debagoieneko aldizkariaren klabeak azaldu ditu Europako 300 bat prentsa editore eta maketatzaileren aurrean. European Newspaper Award sariketako antolatzaileen eskutik egindako kongresuan izan da hori, Vienan. Aranak hitzaldi garbi eta ulerterraza egin zuen, eta Society for News Design nazioarteko diseinu elkarteak zoriondu egin zuen eta Design euren aldizkarian artikulua aterako dutela aurreratu du.

17

M11 ondoren: Alcala-Emakumeak espetxetik S.O.S!!!

Alcala-Emakumeak espetxeko Euskal Preso Politikoak - Alcala-Emakumeak espetxetik
2004-04-01 : 10:04

  • Goizean goizetik hasi zen giroa berotzen eta momentuan jakin genuen arazoak izango genituela.
  • Goizeko 11.00ak aldera hasi ziren arruntak elkartzen, gu mehatxatzen, iraintzen etab.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››