Zerk bateratzen ditu Aberri Eguneko konbokatzaileak? Microsoft Word-ek. Ekitaldi edo asmo bateratuak konbokatzeko gauza ez gara, baina komunikatu bat zabaldu behar bada, zaude ziur, Microsoft Word-ekin egin eta banatuko dela. Berria-k dauzka bilduta bere orri nagusian.
Berria-k Word formatuan eskaintzen ditu Aberri Egunerako hainbat adierazpen, denak Microsoft Word-en .doc formatuan, bere lehen orriko eskumako zutabean: www.berria.info
Word-en jasotako dokumentuak hauenak dira:
Gauza jakina da, Word dokumentuak zuloz betetako fitxategiak direna: Macro erako birusak izan ditzakete. Eta, gainera, beren jatorri informatikoa eta izandako eraldaketak agerian uzten dituzten datu pribatuak izaten dituzte.
Askorik arakatu gabe, ikusi ahal izan dut Nazio Eztabaidagunearen Word dokumentua, nonbait Usurbilgo Udalaren izenean dagoen Word instantzia batekin idatzi dela.
Seguruaski, beste tresna batzuekin are datu esanguratsuagoak atera daitezke Word dokumentu horietatik. Bi adibide:
Berrian bildutako Word dokumentuen sorta horretan, ez dago EAJ-renik, baina ez pentsatu Jeltzaleak besteak baino kuriosoago dabiltzanik. Beren webgune ofizialeko prentsa-ohar guztiak Word dokumentuak dira.
Sustatuk albiste hau atera eta ordu gutxira, Berria-k kendu ditu jada DOC fitxategi horiek bere azaletik. PDF bihurtu eta gunearen atal berezi honetan utzi dituzte Aberri Eguneko manifestuak.
Berriak, bere iturrien datuak gordetzea logikoa izanik, zuzena da eman duen urratsa. Bestalde, ez da serioa komunikabideen esku uztea segurtasunaren ardura.
Nik ez dut MS worden aurkako kruzadarik egingo, erosoa baitzait erabiltzea eta ez daukat zer gorderik. Gorde beharra daukadanean ziur ez dudala erabiliko noski.
Software libreak baditu alternatiba euskaldun eta egokiak, baina zein alperrak garen aldaketak egiteko orduan...
Aberri Egunekoak PDF bihurtu dituzte, baina .doc formatuko beste dokumentu politiko asko dago Berriaren gunean, PSOErenak, EAJrenak, Elkarrirenak...
Gatazkaren Konponbiderako Proposamenak atalean aurkitu daitezke.
Mesedez, esango zeniguke software librean zer erabiltzen den? Beno, software librearena ez dut asko kontrolatzen eta gura dudana da word-en ordez zerbait erabiltzea.
Zer erabili daiteke Ander? Nik nahi dut formato egokia (puntuazioa, azpimarrak, negritak, listak...) duen programa bat erabiltzea. Badago?
Eta Word erabiltzen badut eta gero pdf-a egin nahikoa da?
> Berriak, bere iturrien datuak gordetzea logikoa izanik, zuzena da eman duen urratsa. Bestalde, ez da serioa komunikabideen esku uztea segurtasunaren ardura.
>
> Nik ez dut MS worden aurkako kruzadarik egingo, erosoa baitzait erabiltzea eta ez daukat zer gorderik. Gorde beharra daukadanean ziur ez dudala erabiliko noski.
>
> Software libreak baditu alternatiba euskaldun eta egokiak, baina zein alperrak garen aldaketak egiteko orduan...
>
>
Sustatun idazteko erabili duzuna zure galdera egiteko, A-Z-raino, 28 letra, alfabetoko karaktereak: testua.
Testua pegatu e-posta mezuetan. Testua argitaratu web-etan, orri arruntetan irakurtzeko moduan.
Testu hutsean idatzi komunikatuak edo esan beharrekoak, eta testu hutsean bidali e-postaz, eta testua argitaratu web-ean, dela web korporatibo bat, dena delakoa, edo blog bat, edo frontpagerekin egindako gauzatxo artesanala. Kopiatu testua Word-etik, eta pegatu tokatzen den tokian.
Eta ezinbestekoa bada zure testuari
logotipoak eta letra tipo jakin eta nik zer dakit zein txorrada gehitu, paperean inprimatuta ez dakit nola gera dadin, ba orduan sortu PDF bat.
Ziurtasunez ezin dizut esan, ez bainaiz aditua craker eta hacker kontuetan. Librea diren eta hainbeste kritikarik jasan ez dituztenak badaude. Luistxori ez bezala, niri ere testuak formatuarekin gustatzen zaizkit, formatuaren bidez ere mezua adierazten (edo aberasten) baita nire ustez.
Edonola open office probatua dut eta aipatzen dituzunak eta askoz gehiago egiteko gai da. Ez dio enbidia handirik MS wordi, eta gainera EUSKARAZ era badago.
Egia esan ez dut aztertu testu hutsezko programa batekin (bloc de notas adibidez) zabalduz gero zein informazio aztarna uzten duen open officeko testugileak.
edonola animatu probatzera, dohan da eta!
En fin, word dokumentu horiek irekitzen baduzu windows sistema eragilean zu ordenagailua biruses infektatu daitekeela, microsoft-ekoek ezer ez dute ondo egiten.
Dena da virus, error, falta el archivo xxxxx, no responde....
Windows erabiltzen dutenak ez dakite zer den mac bat erabiltzea, nolako segurua, erraza eta biztarako ere polita.
Ez naiz fuboleroa eta inoiz ez ditut futbolaren inguruko eztabaida gogorrak ulertu. Informatika zalea naizen aldetik maila bereko patetikotasuna ikusten diot wintel Vs mac sektarismoari. (Elurretan palilleroak eta barranderoena bezala)
Mac zoragarria da. ados. Baina garestia. eta Bill Gates gorrotatuak ez balio dirurik oparitu sagartxoari aspaldi itxia zegoen enpresa hori. eta?
bost axola, microsoft, Mac, Linux, DOS, UNIX ESware edo spectrum batekin zabiltzan. Ez ahaztu trena bat besterik ez dela, helburu batzuk betetzeko (lanerako, multimedia, jolasak...).
Nik ez dut ni darabildana defendatuko. APARATUA EROSI EGIN DUT ETA EZ DIDATE PROPAGANDA EGITEAGATIK ORDAINTZEN. Bere koloreak defendatzeagatik ez dut ezer trukean. Gustora nabilen artean aurrera. Besterik hobe aurkituz gero (nere poltsikoaren neurrira noski) aldatuko naiz.
Aberatsen koloreengatik guk eztabaidatu? bai zea!
Gustura bazaude Mac horrekin, ederto. Nik nireaz ez dut arazorik, dituenak konpon ditzala.
> Ez naiz fuboleroa eta inoiz ez ditut futbolaren inguruko eztabaida gogorrak ulertu. Informatika zalea naizen aldetik maila bereko patetikotasuna ikusten diot wintel Vs mac sektarismoari. (Elurretan palilleroak eta barranderoena bezala)
Ez dauka zerikusirik, bi gauza desberdin dira.
>
> Mac zoragarria da. ados. Baina garestia. eta Bill Gates gorrotatuak ez balio dirurik oparitu sagartxoari aspaldi itxia zegoen enpresa hori. eta?
Gezurra da, Mac ez da garestiagoa, are gehiago, askotan merkeagoa (portatilak, eMac).
>
> bost axola, microsoft, Mac, Linux, DOS, UNIX ESware edo spectrum batekin zabiltzan. Ez ahaztu trena bat besterik ez dela, helburu batzuk betetzeko (lanerako, multimedia, jolasak...).
>
bai, tresnak dira, bainan tabakoarekin gertatzen den bezala, Wintel erabiltzaileak ingurua kutsatzen du. Norberak egin dezake nahi duena bere etxean, bainan sareen arazo gehienak Mikrosoft produektuak erailtzeagaitik dira.
> Nik ez dut ni darabildana defendatuko. APARATUA EROSI EGIN DUT ETA EZ DIDATE PROPAGANDA EGITEAGATIK ORDAINTZEN. Bere koloreak defendatzeagatik ez dut ezer trukean. Gustora nabilen artean aurrera. Besterik hobe aurkituz gero (nere poltsikoaren neurrira noski) aldatuko naiz.
>
> Aberatsen koloreengatik guk eztabaidatu? bai zea!
>
> Gustura bazaude Mac horrekin, ederto. Nik nireaz ez dut arazorik, dituenak konpon ditzala.
>
ba ez sartu.
>
Zuzenketa: goian zerrendatutako dokumentuetan, bat ez dago Word formatuan, PDF era askoz serioago eta seguruagoan baizik: ELArena da hori.
Bestalde, Nazio Eztabaidagunea ipurdia bistan uzteaz aparte, beste norbait ere molestatzeko, horra EAJ-PNV.com guneko azken prentsa-oharretik ateratako datu batzuk: gutxienez bi diskete eta hiru disko gogorren arrastoa badu prentsa ohar horrek. Horra arrasto horietako batzuk:
Europako Parlamenturako hauteskundeei buruzko erdarazko ohar batean aurkitu ditut datu horiek. Doako testu editore soil-soil batekin atera ditut neuk, ez dihardut Goardia Zibilaren material informatikoarekin.