Teknologia albisteak

Kutxaren V. Ekintzaile-Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-04-07 : 10:04

Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak, bere Gizarte-Ekintzaren bitartez, Ekintzaile-Lehiaketa berri bat jarri du abian. Proiektuak aurkezteko epea 2004ko irailaren 30ean amaituko da.

Helburuak

Lehiaketa honekin, oinarri zientifikoa nahiz teknologikoa duten proiektuak saritu nahi ditu Kutxak. Interneten eta teknologia berrien erabilera hobea ahalbidetuko duten proiektuak sustatu eta enpresa-egitasmo berrien sorrera gizarte-mailan bultzatzeko helburua dauka lehiaketak.

Norentzat

Gipuzkoan bizi izanik, izaera ausarta eta berritzailea duten pertsonentzat.

Baloratuko dena

Proiektuak hautatu eta sariak emateko orduan, honako alderdi hauek balioetsiko dira:

  • Originaltasuna.
  • Berrikuntza teknologikoa.
  • Informazioko teknologien aplikazioa.
  • Proiektuaren potentzialtasuna eta benetako enpresa bat sortzeko aukera; beraz, baliabide eragileak eta ekonomikoak eta enplegua sortzeko gaitasunak ere balioetsiko dira.

Ezin izango dute saririk jaso izaera berdineko beste lehiaketaren batean sarituak izan diren proiektuek.

Ezingo dute lehiaketan parte hartu dagoeneko eratuta dauden enpresek, eta ezingo dira lehiaketara aurkeztu dagoeneko enpresa-ekimen gorpuztu bat daukaten proiektuak.

Lehiaketaren erakunde sustatzailea bada ere, Kutxak ezingo du proiektu saridunen ustiapen ekonomikorik egin.

Zer egin lehiaketan parte hartzeko

Lehenengo, izen-emateko orria eta proiektuari buruzko galdesorta bete behar dira. Bi ereduok, Interneten jarriko dira eskuragarri www.begira.com helbideko "Kutxaren V. Ekintzaile-Lehiaketa" atalean.

Galdesortaren osagarri gisa, lehiaketako epaimahaiak elkarrizketa pertsonalak egingo ditu egokitzat jotzen dituen partaideekin.

Horrez gain, ezinbestekoa da honako baldintza hauek ere betetzea:

  • Proiektu bakoitza ez da 30 orrialde baino gehiagokoa izango.
  • Ez da onartuko disketetan edo CDetan jasoa dagoen edo webguneekiko lotura duen fitxategirik.
  • Lehiakide bakoitzak nahi adina proiektu aurkeztu ditzake.

Nora bidali proiektua

emprendedores@kutxa.es helbide elektronikora helarazi beharko da dokumentazio guztia.

Oharra: Aurkeztutako proiektu guztiek konfidentzialtasun osoa izango dute epaimahaiko kideen aldetik.

Proiektuak aurkezteko epeak

Proiektuak aurkezteko epea 2004ko irailaren 30ean amaituko da.

Sariak

  1. Lehen Saria: 40.000 euro.
  2. Bigarren Saria: 30.000 euro.
  3. Hirugarren Saria: 20.000 euro.

Sariak eman gabe gera daitezke, baldin eta, epaimahaiaren iritziz, gutxieneko kalitate-baldintzak betetzen ez badira. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

Sariek ezingo dute proiektu saridunen jabetza-eskubideen lagapen edota mugaketarik exijitu, jabego intelektual edota industrialetik jariatzen direnak barne.

Emaitzen argitalpena

Lehiaketaren emaitzak, proiektu irabazleekin batera, 2004ko azaroaren 19an plazaratuko dira.

Epaimahaiaren osaera

  • Xabier Alkorta Andonegi Jn. Epaimahaiko Lehendakaria.
  • Mikel Fabo Ordoñez Jn.
  • Alberto Alday Beloki Jn.
  • Francisco Esquiroz Fernandino Jn.
  • Javier Barace Imizcoz Jn.
  • Victor Urcelay Yarza Jn.
  • Javier Sainz Guerra Jn.
  • M.ª Luisa Arriola And.
  • Kandido Echeberria Jn.

Erantzun

Sartu