Askoren iritziz Software patenteak onartzen duen Europar Komisioaren Arauak aurrera egingo balu, gaur egungo software gehienak erabilera ilegala izango du. Egun hauetan, arau horren aurka ekintza ugari antolatzen ari dira Europan.
Apirilaren 14-15ean FFII k (Foundation for a Free Information Infrastructure) bi eguneko konferentzia eta demoa edo manifa antolatu du Bruselan
Besteak beste, Europako Parlamentuaren AG2 aretoan Software patenteei buruzko Konferentzia anitza aurreikusita dago eta Petra Kelly Aretoan Software librearen Bilera Europarra egingo da. Azken honetako chairman edo burua gaur egun berdeetan dagoen Daniel Cohn-Bendit izango da.
Apirilaren 14erako kontzentrazioa (11:30etan) eta Manifestapena (12:15etan) aurreikusita daude.
Egun hauetan webgune askotan on-line protestak egiten ari dira, bannerren bitartez
Erantzun
Sartu