Zenbat gauza erosi daitezke 10.000.000 eurorekin? Bizi guztia igaro genezake lanik egin gabe. Gezurra badirudi ere, diru hori ordaintzeko prest dago futbol zale bat Beckhamek jaurtitako baloi bategatik.
Datorren larunbatean, uztailak 17an, Donostiako Trinitate Enparantzan Grabatudantza izeneko ikuskizuna eskeiniko du Txokolartek arratsaldeko 8etan.
Hogeita bost herrialdeen Europan behera egin du Espainiak Internet garapenaren rankingean. Euskal Herriari dagozkion daturik ezin izan dugu jakin. Europar Batasunaren kide berri diren Estonia, Malta eta Esloveniaren atzetik dago Espainia, besteak beste.
Open Office-n 1.1.2. bertsioa eskuragarri dago euskaraz. Bertsio hori bai GNU/Linux bai Windows sistema eragileentzako prestatu da. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak jarri du sarean XUXEN Open Office 1.1.-erako.
"Patentatu zure hiria!" lelopean gazte talde enpresari berriak, www.europatentes.tk webgunearen sortzaileak, Europako Kontseiluak software patenteen lege proiezkuaz jakitun, patentazio enpresa-jarduera berri bat martxan jartzea erabaki du.
Jamon-iberico.com Extremadurako webguneak bertako produktu tipikoak saltzen ditu, eta urtero 18.000 euro inguruko salmentak egiten dituzte. Produktu tipikoek Interneten duten harrera ikusita, hemengo gazta, sagardoa, ardoa eta beste zenbait produktu saltzen hastea ez litzateke ideia txarra izango.
Lana euskaraz egin nahi baduzu, edo langile euskaldunak behar badituzu, hemen duzu aukera. Webgune honetan batzen dira lana bilatzen ari direnak eta langileak bilatzen ari direnak ere bai. Curriculun Vitaeak, elkarrizketak, foroa, web loturak Euskaldunak bilatzen dituzten enpresariendako eta langabetu euskaldunendako gunea.
Euskal Encounter informatikazaleen jaiaren hamabigarren edizioa egingo da uztailaren 22tik 25era BEC-en. Euskaltel Fundazioak antolatzen du topaketa eta 5.000 lagun espero dituzte. Informatika, diseinua, programazioa eta bideojokoak gustuko dituztenei zuzendua dago jaia.
Ideia eta enpresa berritzaileak sustatzea da "Toribio Etxebarria" sarien helburua. Aurten sariketaren 15. edizioa da eta asmoak edo proiektuak aurkezteko epea 2004ko urriaren 15ean amaituko da.
Augustin Zubikarai idazle eta ohorezko euskaltzaina gaur zendu da, Galdakaoko Ospitalean. Antzerkia, poesia, narratiba eta kazetaritza landu zituen, bai eta itzultzaile lanak egin ere. Euskaltzaindiako iturriek jakinarazi dutenez, bihar izango da haren aldeko hileta-elizkizuna 19:00etan Ondarroan.
Euskadin estreinakoz prebentzio-arduradunentzako ikastaroa eman du IMHk.
"Stelor Productions", Googles izeneko haurrentzat webgune baten jabeak, AEBetatako Patent and Trademark Office-ean, marka dela eta, Google-ren aurkako ekintzak hasi ditu.
Nazioarteko Flauta (edo txistu) eta Danbor Jaialdia ospatu dute asteburuan Stroud-en, Ingalaterran. Stephen Rowley danbolinteroak antolatzen du urtero jaialdia eta bertan munduan jotzen diren Pipe and Tabor aldaera ezberdinak ezagutzeko aukera egon zen.
Metak diskoetxeak webgune berria aurkeztu du gaur Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Hainbat hobekuntzen artean, musika Mp3 formatuan salgai jarri dute. Lau hizkuntzatan dago webgunea eta, besteak beste, disko berrietako kantuak bertan entzuteko aukera ematen du.
El Periodico de Alava-Arabako Egunkaria-k azken zenbakia kaleratu du gaur, uztailak 9. Hala dio azalean: "El Periódico de Alava deja de publicarse a partir de hoy debido a la quiebra de su empresa editora". Kioskoan zortzi urte egin eta gero, diru arazoak medio itxi du. Araban El Correo egunkariaren alternatiba izateko jaio zen eta, batik bat, Gasteizen eta Araban zuen banaketa eta eragin eremua.
Eusko Jaurlaritzak orain dela urtebete inguru jarri zuen martxan hiru.com webgunea, Etengabeko Ikaskuntzaren ataria. Denbora tarte horretan hainbat produktu berri gehitu ditu, eta azkena Euskal Herriko 101 Gaztelu. Gure herrialdeko gaztelu guztien informazioa sarean.
Gaur jubilatzen da Mariano Ferrer. Gipuzkoaren kontzientzia mediatikoa. Une honetan, 8.20 ostirala, Juan Jose Ibarretxe ari da elkarrizketatzen Herri Irratian, El Kiosko de la Rosi-ren azken elkarrizketan...
Euskarazko Kazetaritzaren egoera aztertuko duen Kongresuak web orria eskegi du sarean, helbidean. Kongresua azaroaren 9tik 12ra bitartean izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian.
Euskara sustatzeko eta euskara informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan egon dadin enpresei zuzendutako dirulaguntzen aurtengo banaketa jakinarazi zuen atzo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak.
Kontseiluko Zuzendari Nagusiak, Xabier Mendigurenek, eta erakunde honetako ildo politiko-instituzionaleko arduradunak, Iñaki Lasak, prentsaurrekoan EAEko Administrazio orokorra euskalduntzeko III. Plangintzaldirako asmoei buruzko txostena aurkeztu dute.