Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresuaren webgunea martxan da
EHU (Euskal Herriko Unibertsitatea), EIE (Euskal Idazleen Elkartea), UEU (Udako Euskal Unibertsitatea), Topagunea (Euskara Elkarteen Federazioa) eta Berria dira Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresuaren antolatzaileak. Bertan, profesionalak, Administrazioa, irakasle eta ikasleak bildu nahi dituzte. Horregatik, azken hogeita hamar urteko Euskarazko Kazetaritzaren diagnostikoa egin ez ezik, horren etorkizunaz hausnartu eta Liburu Zuriaren abiapuntua finkatzeko ere baliagarria izango da Kongresua.
Egitarau ofizialaz gain, norberak bere ekarpena egin diezaioke Kongresuari. Horrela, nahi duen gaia 5-10 minututan defenditzeko komunikazioa aurkeztu ahal izango du. Informazio gehiago nahi izanez gero, www.ehu.es/kongresua helbidera jo dezakezue. Komunikaziogileek, gainera, matrikula doan izango dute.
Erantzunak kargatzen...