Bilalan: lana eskaini eta lortzeko gune euskalduna
2004-07-13 14:07
Webgune hau egin du Euskalkidetza Taldeal
Euskalkidetza, enpresa eta zerbitzu munduan euskara normalizatzen laguntzeko sortu da. Horretarako, herriak sortu dituen beste euskal proiektuen antzera (ikastolak, herri aldizkariak eta bestelako komunikabideak...), euskaltzaleon indarrak proiektu sozio-ekonomiko baten inguruan biltzen ari gara. Gure webgunea da bilalan.net.
Euskalkidetzaren helburuak
- Merkatuan euskaraz ez dauden zerbitzuak sortzea: gestoria-aholkularitza, kontsumo alternatiboa, bidaiak, garraioa, finantza zerbitzuak...
- Gaur egun euskaraz eskaintzen diren produktu eta zerbitzu desberdinak bultzatu, sustatu eta kontsumitzaile euskaldunen esku ipintzea.
- Edozein motako enpresa, denda edo zerbitzu berri euskaltzalea sortzen laguntzea.
- Proiektu alternatiboak bultzatzea: kontsumoa, ekologia, garraioa...
Webgunea ondo erabiltzea klabea
- - Jarriko diren curriculum vitaeak benetakoak izan behar dira. Jartzen diren datuak ere zuzenak izan behar dira. Ez da derrigorrezkoa agertzen diren gelaxka guztiak betetzea baina, komenigarria da, ahalik eta datu zehatzenak ematea.
- - Datuak letra xehez (minuskulaz) sartzea gomendatzen dizugu.
- - Bilalan.net-ek, zerbitzu honetako erabiltzaileek arauak betearazteaz arduratzen da ez bestelako gaiez: sartu diren datuak zuzenak ala okerrak diren, enpresa eta hautagaiaren arteko harremanaz, ez ondorengoez.
- -Bilalan.net-ek ez du bermatzen curriculuma sartu duen pertsonak lana aurkituko duen, edota sartu duen lan eskaintzek hautagaiak lortuko dituzten.
- - Datuak Bilalan.net-en sartzean, datu horiek webgunean agertzea onartzen du eskatzaileak. Bilalan.net-ek ez dizkio datu horiek beste inori saldu edo emango, Espainiako Datu Pertsonalen Tratamendu informatizatuaren Erregulazioari buruzko 5/1992 Legearen arabera.
- - Bilalan.net-ek aipatutako arauak betetzen ez dituzten eskaintza edo curriculumak kentzeko eskubidea gordetzen du, inolako erreklamazio edo kalte-ordainik gabe.
Babesle izan dira:
Bizkaiko Foru Aldundia, Euskoa Jaurlaritza, Bilboko Udala, Arrasateko Udala, Beasaingo Udala eta Elgoibarko Udala.
Erantzunak kargatzen...