Enpresei zerbitzuak euskaraz eskaintzeko aurrerapausoak
Zerbitzuak euskaraz sendotzeko xedeari jarraituz, IMHk hainbat ekintza jarri ditu martxan bertako langile eta bezeroei begira.
Alde batetik, OSALANek eskatuta, prebentzio-ordezkarientzat ematen diren ikastaroak euskaraz ere eman ahal izan dira Euskadin, estreinakoz.
Beste aldetik, GARATU programarentzat (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko irakasleen prestakuntza) 6 ikastaro euskaraz emango dira IMHn udazkenean hasita:
- Siemens S7 automaten programazioa
- CNC Fresatzeko Makinen programazioa
- Hari eta sarpen bidezko elektrohigadura
- CAD-CAM
- Abiadura Handiko Mekanizazioa
Ondoren, IMHk prestatutako ikastaroak enpresei ere eskainiko zaizkie euskaraz egiteko, eta horretan gaitzeko, ikastetxeko 7 irakaslek berariazko formazioa jaso dute udaberrian zehar.
Aholkularitza
Azkenik, aholkularitzaren alorrean ere aurrerapausoak eman dira, izan ere, langileen parte-hartzeari buruzko diagnostikoak euskaraz egiten hasi da IMH, eta orokorrean enpresentzako zerbitzuak euskaraz eman ahal izateko prestatzen ari dira langile eta teknikariak.
GOAZEN egitasmoaren garapena
Jarduera hauek IMHk 2003an abiatu zuen euskararen erabilera-planaren ondorioa dira, hau da, Elgoibarko Udalaren eta Ahize-AEK Aholkularitzaren laguntzarekin garatzen ari den GOAZEN egitasmoaren garapena dira.
Erantzunak kargatzen...