Kontseiluko Zuzendari Nagusiak, Xabier Mendigurenek, eta erakunde honetako ildo politiko-instituzionaleko arduradunak, Iñaki Lasak, prentsaurrekoan EAEko Administrazio orokorra euskalduntzeko III. Plangintzaldirako asmoei buruzko txostena aurkeztu dute.
Iñaki Lasak easn du: Administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko politikak ez diela gizartearen premiei erantzuten.
II. Plangintzaldian (1997-2002) lortutako emaitzei buruzko bi datu esanguratsu azaldu ditu:
Aldi berean, Iñaki Lasak azpimarratu du II. Plangintzaldiak emaitza zinez eskasak utzi arren, III. Plangintzaldirako aurrekoan indarrean egon diren helburu, baliabide eta eragiteko oinarri berberak aplikatzen jarraitu nahi dutela.
Kontseiluko Idazkari Nagusiak adierazi du helburuak izan behar duela:
"Euskara administrazioko lan hizkuntza izatea. Horretarako, erabilera planak abian jartzeko, eragin handieneko ataletan premiazko baliabide guztiak jarri behar dira.
Adinagatiko salbuespena indargabetzeko eskaera
Xabier Mendigurenek azpimarratu du hizkuntz eskakizuna duen lanpostua betetzen dutenek dagokien hizkuntza gaitasunera iritsi behar dutela, adina edozein dela ere. Beraz, adinagatiko salbuespena indargabetu beharra dagoela.
Kontseiluak egindako irakurketa osoa pdf formatuan jeitsi dezakezu.
Erantzun
Sartu