Munduko txistu eta danbolin joleen topaketa Ingalaterran
2004-07-12 10:07
Dantzan.com webgunean izan genuen International Pipe and Tabor jaialdiaren berri. Stephen Rowley danbolinteroak antolatzen du urtero jaialdia. Hemen Rowley, Ingalaterrako txistularia.
Munduko Pipe and Tabor aldaerak
Euskal Herrian ohituta gaude txistulariak ikusten, baina askok seguru ez dakitela munduan zehar ere badaudela txistua (edo flauta) eta danbolina jotzen dutenak. Ez dira berdinak, baina hemengoen antz handia dute munduan barrena jotzen diren Pipe and Tabor aldaera desberdinek. Hor ditugu, adibidez, Kataluniako Flabiol I Tambori edota Frantzian Galoubet et Tambouraine.
Angel Vallverdu kataluniarra eta Rose Moresk eta Bill Tuck ingelesak izango ziren aurtengo jaialdiko gonbidatuak, hirurak ere flauta jole apartak.
Erantzunak kargatzen...