Sustatu logoa Teknologia albisteak

Googles.com Google.com-en aurka

Sustatu - Sustatu
2004-07-12 12:07

Googles.com, Haurrentzako webgunea 1997an sortu zuten, Google.com baino urtebete lehenago, eta umeentzako produktu ugari merkaturatzen ditu. "Zalantzarik gabe gu ginen lehendabizi merkatuan" dio Steven Esrig-ek , Stelor enpresako zuzendariak.

Google bilatzailea geroz eta gehiago sartzen ari da umeentzako produktuen merkatuan, Froogle.com denda birtualaren bidez. Eta horrek, bi marka horien arteko borroka handitu egin du. Stelor Productions-eko Steven Esrig-ek zera adierazi du: "izenen arteko nahasketak nire negozioa ezegonkortzen du, eta Gogglek ez du nahi gurekin eseri eta arazoari buruz hitz egiterik".

Ez da lehenengo arazoa

Ez da Googlek bere izena dela-eta duen lehenengo arazoa. 2004ko hasieran, adibidez, Booble nagusientzako webguneari esan zion Googlek utzi zezala domeinua eta itxura aldatu zezala; Googlen antzekoa baitzen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu