Sustatu logoa Teknologia albisteak

Martxan dago "Toribio Etxebarria 2004" sariketa

Sustatu - Sustatu
2004-07-13 10:07

Eibarko Udalak antolatzen du urtero sariketa, 1991z geroztik. Toribio Etxebarria sarien helburuak dira honako hauek:

  • Ideia eta enpresa berritzaileak sustatzea.
  • Ekintzaileen irudia laguntzea eta hedatzea.
  • Lan sorkuntzaren alde egitea.
  • Enpresa berriak sor eta garatu daitezen bideratzea.
  • Berrikuntza teknologikoa bultzatzea, jada lanean diharduten enpresetan.

Bi sari ematen dira:

  • Sormena eta berrikuntza teknologikoa enpresan: Berrikuntza teknologikoan oinarritutako produktu edo prozesu berria sortzen edo garatzen ari diren enpresa finkatuentzat.
    • Lehenengo saria: 9.000 euro Eibarko Udalak emanak.
    • Bigarren saria: 6.000 euro Eibarko Udalak emanak.
  • Enpresa Ideiak: Banakako nahiz taldeko sustatzaileentzat, Euskadin jaioak edo bertan bizi direnak.
    • Lehenengo saria: 6.000 euro Eibarko Udalak emanak.
    • Bigarren saria: 3.000 euro Eibarko Udalak emanak.

Beste sari batzuk ere egongo dira kategoria bakoitzeko saridunentzat. Eibarko Udaleko Ego Ibarra batzordearen webgunean duzue informazio gehiago. Eta oinarriak jaisteko aukera ere bai, PDF formatuan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu