Teknologia albisteak

Espainiak behera egin du Internet garapenaren rankingean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-07-15 : 10:07

Hogeita bost herrialdeen Europan behera egin du Espainiak Internet garapenaren rankingean. Euskal Herriari dagozkion daturik ezin izan dugu jakin. Europar Batasunaren kide berri diren Estonia, Malta eta Esloveniaren atzetik dago Espainia, besteak beste.

Auna Fundazioak egin du Espainiako Informazio Gizartearen garapenari buruzko IV. urteroko txostena. Horren arabera, Espainia hamazazpigarren dago EB-ko 25 herrialdeek osatutako zerrendan.

Estonia zortzigarren

Finlandia dago sailkapen buruan, 5,78 punturekin. Ondoren daude, Suedia (5,71 puntu), Danimarka (5,68), Holanda (4,99), Luxenburgo (4,98), Erresuma Batua (4,96) eta Alemania (4,95).

Europar Batasuneko kide berrien artean, Estonia da postu onenean dagoena; zortzigarren da rankingean, 4,92 punturekin.

Erantzun

Sartu