Datorren larunbatean, uztailak 17an, Donostiako Trinitate Enparantzan Grabatudantza izeneko ikuskizuna eskeiniko du Txokolartek arratsaldeko 8etan.
Grabatudantza bi disziplina ezberdinen baturatik jaiotako ikusikizuna da, grabatua eta dantzatik hain zuzen ere. Bertan dantzariak grabatzaile bihurtzen dira eta bere gorputzak (soin, esku, oin...) grabaturako trokel. Grabatuko tailerra kalera ateratzen da, espazio bat paper zuriz jantziz eta dantzen mogimenduek egiten dituzten "marrazkiak" emaitza moduan jasoz.
Dantzari bakoitzak bere dantza, adierazteko modua, erabiltzen du. Behin eta berriro dantza berdina eginez eta marrazki bera sortuz, hots, grabatuko serie bat egitea lortzen du bere dantzarekin.
Bertan parte hartuko duten dantzariak hauek dira:
Estibalitz Alvarezek zuzendutako taldeak entsegu eta froga ugariren ondoren proiektua aurrera ateratzea lortu du, erakundeen laguntza minimoarekin eta autogestioaz. Proiektuari laguntzeko egun bertan salgai egongo dira Txokolartek zanpagailuz eginiko "Kamixeta Horizontalak". Bide batez, aipatzekoa da kamixeta hauetako batek irabazi zuela Ondarruko Zapato Azulen Euskal Herriko Kamisetarik Onenaren Saria .
Aurretik egindako frogen bideo eta argazkiak ikusgai dituzue. Baita Xixonen egin zen grabatudantza egipziarraren argazkiak ere.
Oharra: Euria egingo balu, ikuskizuna ordubete atzeratuko da eta Altzako frontoira eramango da.
Erantzun
Sartu