Urdaiazpikoak Interneten saltzea, goraldian dagoen negozioa
Jamon-iberico.com Extremadurako webguneak bertako produktu tipikoak saltzen ditu, eta urtero 18.000 euro inguruko salmentak egiten dituzte. Produktu tipikoek Interneten duten harrera ikusita, hemengo gazta, sagardoa, ardoa eta beste zenbait produktu saltzen hastea ez litzateke ideia txarra izango.
Productos Tradicionales del Suroeste S.L. da ekimen honen bultzatzailea, eta enpresak emandako datuen arabera, urtero %15 egiten dute gora salmentek.
Urdaiazpikoak, txerri besoak, hestebete iberikoak eta kalitate goreneko ardoak saltzen ditu webguneak, baina beso iberikoa da izarra. Behin eskaera eginda, 48-72 ordu artean iristen da erosketa etxera, bidalketa urgenteko agentzia baten bidez.
Espainian gehien
Madrildarrak eta kataluniarrak dira produktu gehien erosten dituztenak Jamon-iberico.com webgunean. Atzerritarrak %2 dira. Eta enpresak esan duenez, lehenengo erosketa egiten dutenen %20ak berriz erosten du beste zerbait.
Produktu gehien saltzen dira urria eta abendua artean. Tradizionalki, garai horretan kontsumitzen baitira produktu horiek.
Ordainketa moduari dagokionez, berriz, errenboltso bidez egiten dute gehienek. Baina, geroz eta gehiago dira txartelarekin ordaintzen dutenak.
Hona urdaiazpikoak saltzen dituzten beste webgune batzuk:
Erantzunak kargatzen...