Sustatu logoa Teknologia albisteak

Open Office-n bertsio berria euskaraz

Sustatu - Sustatu
2004-07-14 14:07

Open Office-n 1.1.2. bertsioa eskuragarri dago euskaraz. Bertsio hori bai GNU/Linux bai Windows sistema eragileentzako prestatu da. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak jarri du sarean XUXEN Open Office 1.1.-erako.

Open Office-n 1.1.2. bertsioa eskuragarri duzue euskaraz http://ooo.euskalgnu.org webgunean. Aurreko konpilaketetan ez bezala, oraingoan GNU/Linux sistema eragilearentzako egin den konpilaketak bai Debian Woody bai Mandrake, Fedora edo beste banaketa berriagoetan erabil daiteke. Banaketa guztietan funtzionatzen du. Windows inguruko erabiltzaileentzako ere prest dago.

Lehen ere euskaragarri daude Open Office-n 1.0.2., 1.1.0. eta 1.1.1. bertsio zaharrak euskaraz.

XUXEN Open Office 1.1.-erako

Eusko Jaurlaritzak sarean jarri du Open Office 1.1.-erako Xuxen zuzentzaile ortografikoa. Helbide honetan duzue: www.euskadi.net/euskara_soft

Software librea den OpenOffice.org proiektuaren helburua hau da:

"Nazioarteko buru izateko bulegorako suitea elkarlanean sortzea. Horretako, ahalik eta ordenagailu mota ezberdin gehienetan (PC, PowerPC, e.a.) erabilkorra izan dadin prestatu, askeak diren APIetan oinarrituz funtzionalitate guztia eskaini eta XML motako fitxategiengain lan egitea izango da oinarri."

OpenOffice.org-en euskarazko gunea: http://eu.openoffice.org

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu