Teknologia albisteak
7

"El Periódico de Álava"-ren azken zenbakia gaur

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-07-09 : 13:07

El Periodico de Alava-Arabako Egunkaria-k azken zenbakia kaleratu du gaur, uztailak 9. Hala dio azalean: "El Periódico de Alava deja de publicarse a partir de hoy debido a la quiebra de su empresa editora". Kioskoan zortzi urte egin eta gero, diru arazoak medio itxi du. Araban El Correo egunkariaren alternatiba izateko jaio zen eta, batik bat, Gasteizen eta Araban zuen banaketa eta eragin eremua.

Impresores Vasco Navarros S.A. zen egunkariaren editore enpresa. Enpresak ordainketa-etenduran zegoela adierazi zuen 2003ko urriaren 19an. Egunkariaren itxiera etorri da emaitzak hobetzen zeudenean; 2003ko kopuruekin konparatuz, aurten %5 eta %8 arteko igoera izan dute salmentek. EGM (Estudio General de Medios), hedabideen audientziak neurtzen dituen erakundeak, 9.000 irakurle zenbatu zizkion 2002an. EGMk egindako azken neurketaren arabera, 21.000 irakurle zituen orain.

EAJ inguruko enpresariak akziodun

Diru arazoak medio itxi du. Eusko Alderdi Jeltzalearen hurbileko enpresariak (Lorenzo Mendieta Pascual, Juan Zelaia...) ziren egunkari horretako akziodun nagusiak.

Felix Iriarte atxabaltarra izan da azken urteotan egunkariko zuzendaria. 48 langilek ziharduten lanean eta Diario de Noticias nafarraren errotatiban inprimatzen zen (haren anai arabarra da El Periódico de Álava).

Gipuzkoan beste egunkari bat udazkenean

Gipuzkoan Vocento taldeko El Diario Vasco-ren alternatiba izateko beste egunkari bat kaleratu nahi dute EAJren hurbileko enpresariek. Udazken inguruan egongo omen da kalean.

Gaurko editoriala

Iritziaren atalean Editoriala eta Langileen Batzarraren idatzia datoz. Horien ondoan komiki-tira: El Periódico de Alava-ko atea dago pertsiana jaitsita, "Itxita" kartela jarrita. Atearen aurrean Rabanera, Arabako Diputatu Nagusia ageri da, barrez.

Editorialaren zati batzuk

  • Éste que tiene usted en sus manos es el último ejemplar de El Periódico de Álava, el número 2.736. Ya queda lejano en el tiempo aquel 14 de diciembre de 1996, fecha del primer número de este diario, el único que se ha editado en muchos años en Álava por y para Álava.
  • Es una fecha triste (el cierre de cualquier periódico siempre lo es) también para quienes han otorgado su confianza a El Periódico de Álava tanto para anunciarse como para ser informados; es a ustedes, lectores y anunciantes, por tanto, a quienes es de justicia agradecer hoy su confianza y su apoyo durante estos años.
  • El crecimiento de este diario, patente sobre todo a lo largo de los dos últimos años, ha servido para confirmar la validez periodística del proyecto.
  • Son datos objetivos que, aun siendo extraordinariamente positivos, no han bastado, sin embargo, para sanear en los niveles necesarios el balance empresarial, de cuyo deterioro también es responsable directo el Partido Popular debido al pertinaz boicot publicitario e informativo, por no citar otros aspectos más dolorosos, al que ha sometido a este diario desde sus despachos en la Diputación Foral de Álava y en el Ayuntamiento de Gasteiz, lo cual ha contribuido decisivamente a empeorar una situación financiera ya de por sí delicada.

Langileen Batzarraren idatzia

  • Con la desaparición de El Periódico de Álava se crea un vacío informativo que bien merece una reflexión profunda por parte de todos.
  • Los trabajadores somos conscientes de que el cierre de este medio será motivo de alegría para algunos políticos, instituciones, empresarios e incluso grupos de comunicación (...). A ellos queremos decirles que para una sociedad libre y democrática el cierre de un periódico, se deba a causas ideológicas o económicas, coarta el derecho a la información de los ciudadanos y vulnera el derecho a la libertad de prensa.
  • En cuanto a los lectores, queremos darles las gracias por habernos leído y, sobre todo, por haber confiado en nuestro trabajo durante estos años.

Erantzunak

gasteiztar bat
2004-07-09 : 13:40

Zoritxarrez, ezinezkoa da Araban El Correo Español-i irabaztea.

ni
2004-07-09 : 14:11

Xurrumurru bat iritsi da: diario de noticias-ek kaleratuko ei du periodico de alavaren ordezkoa, araban. Horrela izango ote da? hala bada, nola uleratu bat itxi eta beste bat zabaldu?

(joven burukide bizkaino)
2004-07-09 : 15:02

Galdetu Urkullu, JoJo., "Xeler", Ortuzar, Allendetarrei... Hots, EAJ.ren baitan estilo "light"a finkatu nahi dutenei, noski soziaten oniritzia bilatuz. Seguruenik "Periodico de Alava" beligeranteegia zuten, ezen bestenaz oraintxe bertan ari baitzen salmenta eta irakurle kopuruetan burua altxatzen.



Eraz eta funtsez, "Uzturre" bati goragalea eragiteko moduko egoera. Madrilgo DGSan torturatu zuten sindikalista eta abertzale tolosar hura seko lotsatuko litzateke bai buruzagi hauekin...



Jesus Insausti miretsiak EGIko gazte zirenean "gorbatadun"otako batzuei Salburuako zelaietan erakutsi behar izan zien, kasu, greba langileen defentsa tresna bakarra dela askotan, ez beraz arbuiagarri den zeozer, hizlari gazteak arestian esan bezala. EGIko gazte ugari horren lekuko dira, akaso oroituko ez badira ere.... seinale txarra.



Jubilatua gaztea baino kementsuago, hori da mitxelinen karikatura... baino egia latza!!!



Edo beste era batean esanda, azkenean abertzaletasun zantzurik ñimiñoenak ere alderdiko estatutuetatik kenduko dituzten hoiek dute boterea. (zein izango da gure Suresnes... Euskalduna jauregia?), Espezialistak baitira, boterea metatu eta beroni eusteko jaioak, konspirazio palaziegotan profesionalak.



Orain eurengana erabat dekantatuta dagoen Boluetako egunkariak, kasu, Euskadi "CAV" eko mapa gisa saltzen du entregatan.



Horra beste karikatura bat... Egia latza hori ere.

Horra jobubiak.

Jonjo
2004-07-09 : 15:28

Horrelaxe ikusi dute IKUSMIRAkoek. Ez naiz ausartu itzultzera. Gararen irakurleak ohituta egongo dira gazteleraz irakurtzen, Ez dakit Sustatukoak... barkamenak. Kopiatu dut Garatik:



El cierre de «El Periódico de Alava», una mala noticia



El anuncio del cierre de "El Periódico de Alava", que hoy se encontrará por última vez con sus lectoras y lectores, es una mala noticia. La prensa nacionalista española, asentada entre otras cosas sobre la ventaja (acumulación de capital, de lectores, de usos y costumbres...) obtenida durante el franquismo, cuando los periódicos democráticos estaban prohibidos, ocupa gran parte del mercado vasco. En este contexto, la desaparición de un diario que en su última etapa defendía abiertamente el derecho de la ciudadanía vasca a decidir libre y democráticamente su futuro, es motivo de tristeza para quienes compartimos ese anhelo.



Indudablemente, otras opiniones nos separaban de su línea editorial y otra forma de mirar la realidad nos alejaba de su línea informativa. Sin embargo, el cierre de "El Periódico de Alava" y la situación global de la prensa en Euskal Herria, debería ser motivo de análisis para cuantos tienen una concepción nacional de este país. Porque en demasiadas ocasiones da la impresión de que para quienes tienen la capacidad económica y manejan los presupuestos públicos priman más los intereses partidistas que la visión global, y los proyectos que ideológicamente pueden estar más cercanos se convierten de esta forma en los enemigos a batir. Ahí está, por ejemplo, la denegación de ayudas a GARA, a pesar del esfuerzo hecho por el euskara. Se necesita una reflexión en conjunto sobre el espacio comunicativo vasco.

godot
2004-07-09 : 15:47

Hori da!



Nazio ikuspegia... baina noizko?



Ba al dakizue horren gakoa eskuartean duten askok ARGIAn Arzalluzek esandakoak erdaratu ezean ezin uler ditzaketela?



Imajinatzen ditut hainbat euskal hedabide konsolidatutako Buru(kide)Zagiak barre-algaraka:



-"Esparru komunikatibo propioa... BERRIA, GARA, ARGIA eta enparauekin... bai, bihar bertan, zakurren bioliñek, kar kar kar!!!"...





Bitartean Vocentoko untzi intsignia del "EL CORREO" euskarazko marrazki bizidunak salduz irudia garbitzen... Ba al dakizue non emititzen dituen euskarazko marrazkiok...?



Horra esparru propioa. Galdetu jobubiei, bai, arrazoi goiko horrek.

galburu
2004-07-09 : 15:56

Brunetearen aurrean euzko gudaloste mediatikoa. Hala bedi!



(Imazek aldez aurretik arbuiatutako) Nazio Garapenerako taldeak zeozer egiteko asmorik bai betiko gabezia horri aurre egiteko?



Uste dut baietz.

Patxi Lurra
2004-07-17 : 15:56

Gasteiztar batek goian komentau dau Araban "Correo Español"eri irabaztea ezinezkoa dala, eta hala da. Baita Bizkaian be, eta bardin DV-gaz Gipuzkoan, "Diario de Navarra"gaz edo "Sud-Ouest"-egaz.


Erdal prentsa nagusia da geurean, eta ez dogu borroka horretan sutsuki sartu behar, frustrazinoa jasan nahi ezean behintzat. Baina alternatibak behar (nahi) ditugunez (neuk behintzat ezin dot "Correo"a erosi), eskaini behar deuskuez. "Arabako egunkaria" nahikoa alternatiba txukuna zala zalantza gitxi dago, "Berria", "Deia" eta "Gara" be badiran legez. Baina "nazionala vs. tokian tokikoa" alkarrren kontra ipintze hori ez dot ez komenigarria ez positiboa be. "Berria" beharrezkoa da baina baita "Lea-Artibaiko Hitza" be, esate baterako. Alkarren osagarriak. Orduan, Araban egunkari nazionalen ondoan probintziako egunkaria beharrezkoa dala argi ikusten dot.


"Correo Español"ek horixe egiten dau, baina maila biak batera: "nazionala" eta tokian tokikoa egunkari bakar batean, euren ikuspuntutik Espainiakoa eta Arabakoa (edo Bizkaikoa) batera. Gauza bera ezin dezakegu esan "Berria" (edo "Gara"ri) buruz. Nazino maila oso ondo zaintzen dabe, baina herren xamar dabilz probintziko kontuak jorratzean. Eta kontuan hartu behar dogu horixe eskazten dauala irakurleak hein handi batean.


Hutsune hori betetzeko "Hitza"k sortu dituzte "Berria"koek eskualde mailan, baina momentuz ez dagoz zonalde guztietan. Eta beste galdera bat izango zan zein dan nahi dogun sailkatze mailak: nazinokoa eta eskualdekoa edo nazinokoa eta probintzikoa.


Neure anaiaren kasuan, orain arte "Arabako egunkaria"ren harpideduna izandakoa, probintzia mailatik nazino mailara egingo dau salto ziur aski, "Berria"ren harpidedun bihurtuko baijaku. Baina besteek zer egingo daben jakitea interesgarria izango litzateke, "Deia", "Gara", "El País",...?


Erantzun

Sartu