Giga biko posta elektronikoa, dohainik... ...eta euskaraz!!!
Horixe da duela gutxi aurkitu berri dudana. Google-ren GMail famatuan izena emateko gonbidapenak salerosten diren bitartean, Burgosko enpresa batek gMailen eskaintza gainditu eta 2 Gb-eko doako posta elektronikoa eskaintzen hasi da... besteak beste euskaraz, katalanez zein galegoz erabil daitekeena.
Egia da euskarazko bertsioak bere akatsak dituela oraindik, baina eskertzekoa da benetan horrelako zerbitzu bat euskaraz emateko ahalegina. Probatu nahi duenak, xasamail helbidera jotzea besterik ez du.
Xasamail hori atari handiago baten zaia da nonbait, Burgosen finkatuta dagoen enpresa batek sortutako xasa izenekoarena, alegia. Momentuz badirudi posta dela euskaraz esaintzen duten zerbitzu bakarra, baina horrez gain bilatzailea, albisteak, wikipedia eta berri taldeak kudeatzeko aukera ere ematen ditu. Bisitatu beharrekoa, zalantzarik gabe!
Erantzunak kargatzen...