Eroski Taldeak eta ASIMILEC (Asociación Multisectorial de Empresas Españolas de Electrónica y Comunicaciones) elkarteak beste ekimen bat abiatu zuten apirilean. "Tragamovil" da kanpainaren izena eta horren bidez, erabilgarri ez diren sakelako telefonoak birziklatzen dira. Aparailu bat birziklatzearen kostua 0,9 eurokoa da.
Eroski Taldeak ASIMELEC elkartearekin batera egindako kanpaina apirilean hasi zen hainbat lekutan, hala nola, Hego Euskal Herrian, Kantabrian eta Errioxan. Gero, uztailean, Kataluniara, Madrilera, Guadalajarara, Valladolidera eta Caceresera zabaldu zen.
Edukiontzi bereziak
"Tragamovil" ekimenaren bidez, Eroski Taldeko hipermerkatuetan bezeroei zuzendutako edukiontzi bereziak ezarri dituzte. Edukiontzi horietan biltzen dira gerora birziklatuko diren sakelako telefonoak, bateriak eta kargatzaileak eta osagaiak. Edukiontzi horietan edozein markako eta modeloko aparailuak utzi daitezke.
Hauek dira birziklatutako telefonoaren elementu aprobetxagarriak: beira, plastiko eta metal zuntzak, gehienbat burdin eta kobrea; baita urrea eta paladio zuntzak ere. Telefono bat birziklatzetik ateratzen diren elementuen %90 erabilgarriak dira eta merkatuan saldu daitezke.
Sei hilabete hauetan 1.000 kilo baino gehiago jaso dira birziklatzeko. Kilo bakoitzak 10 telefono inguru barneratzen ditu. Beraz, guztira 11.000 aparailu bildu dira. Honekin, ekimenaren sustatzaileek, ingurumena kontuan hartuz, mota honetako zaborrei irtenbidea eman nahi diete. Sakelako telefonoen salmenta gorantz doa urtetik urtera.
Salmentak gora
Saldu diren sakelako telefono kopurua, urtez urte:
Birziklapena
Kanpaina honen barruan jasotzen diren aparatuak Recycling Indumetal-ek Bilbon duen plantara eramaten dira. Bertan, desegite, klasifikazio eta tratamendu prozesua egiten da.
Poltsikoko telefono aparatu bat birziklatzea 0,9 euro kostatzen da. Prezio horren barruan sartzen dira bilketa gastuak, garraioa, biltegiratzea, promozioa eta gestioa. Sakelako telefonoaren bateria birziklapena da garestiena.
Ekimenaren helburuak
Erantzun
Sartu