Medio digitalei buruzko topaketak Katalunian
2004-09-06 10:09
Irailaren 22an hasi eta urriaren 3ra bitartean Medio digitalen Lehenengo Nazioarteko Astea egingo da Vilanova i la Geltrú-n (Bartzelona) eta Tarragonan. Kazetaritza digitalari buruzko mintegia, foro profesionala eta ikertzaileen topaketa antolatu dituzte.
Hiru izango dira Astearen ardatzak:
- Kazetaritza Digitalaren Nazioarteko II. Mintegia: Irailaren 22an eta 23an egingo da Vilanovan. Matrikula: 165 euro.
- Herri Katalanetako Medio Digitalen I. Azoka: Irailaren 28an eta 29an egingo da Vilanovan. Eremu katalaneko profesionalei zuzendutako foroa izango da. Azoka bisitatzeko prezioa: 66 euro.
- New Research for New Media Nazioarteko II. Sinposioa: Irailaren 30etik urriaren 2ra, Tarragonan. Ikertzaileen topaketa izango da. Matrikulazioa itxita dago.
Antolatzaileak dira Neàpolis, Vilanovako Udaleko teknologia berrien zentroa, Campus Universitari de la Mediterránia, Unitat Predepartamental de Comunicación de la Universitat Rovira i Virgili eta Grup de Periodistes Digitals (GPD). Astearen helburua da medio digitalen arloa bultzatzea Katalunian.
Programari edo hizlariei buruzko informazio gehiago: http://www.mitjansdigitals.org/castella/index.html
Erantzunak kargatzen...