Aisa Harrera-Ikastaro berriak urrian hasiko dira
Hiru hiriburuez gain ondorengo herrietan ere eskainiko dira ikastaroak:
- Bizkaian: Barakaldon, Ermuan, Gernikan, Getxon, Mungian eta Ondarroan.
- Gipuzkoan: Azpeitian, Beasainen, Eibarren, Irunen, Tolosan eta Zarautzen.
EAEn bizi diren etorkinentzat
HABEk Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Saileko Inmigrazio Zuzendaritzarekin lankidetzan Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren etorkinentzat harrera-ikastaroak antolatu ditu, baita ikastaro horietan berariaz erabili beharreko ikasmaterialak sortu ere. Ekimen hori Inmigraziorako Euskal Planaren baitan kokatzen da.
Harrera-ikastaroen helburua da Europako Batasunetik kanpoko etorkinak, Euskal Autonomi Erkidegoan bizi eta euskararekin harremanik izan ez dutenak, euskal gizartea hobeto ezagutzea eta euskara ikastera bultzatzea.
Zer dira AISA Harrera-Ikastaroak?
Etorkinentzako harrera-ikastaro linguistikoak, hau da, euskara ikasteko oinarri-oinarrizko ikastaroak.
Norentzat dira?
Autonomia Erkidegoan bizi diren eta euskararekin harremanik izan ez duten Europako Batasunaz kanpoko atzerritarrentzat.
Zertarako?
Etorkinek hemengo gizartea, ohiturak, etab. ezagutu eta euskara ikasteko lehendabiziko urratsak eman ditzaten.
Zenbat ordaindu behar da?
Matrikula 10 eta liburuak 28 (lau liburu eta hiztegia).
Noiz hasiko dira?
Urriaren 11tik abenduaren 17ra.
Iraupena?
Guztira, 60 ordu. Astean 6 ordu, hiru egunetan banatuta.
Zer ikasten da?
Ikastaroetan gizartea ezagutzeko aukera ematen duten hainbat gai motibagarri lantzen dira, hala nola, aurkezpenak, zenbakiak, familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola, azoka Ariketetan gai horietako hiztegia eta oinarrizko ulermena (kaleko errotuluak, kartelak ) landuko dira, batez ere.
Non jaso informazioa eta non eman izena?
Harrera-ikastaroak emango dituzten zortzi euskaltegietako batean.
Araban
Gasteiz
- GASTEIZKO AEK
Peru, 8
01013 Gasteiz
945 21 75 08
Bizkaian
Bilbo
- LIZARDI AEK
Perro kalea 1-1
48005 Bilbo
94 416 82 00 - ULIBARRI
Gardoki, 3-1
48008 Bilbo
94 416 24 72 - JUAN MATEO ZABALA
Gordoniz, 22
48012 BILBO
94 422 13 88
Barakaldo
- BARAKALDOko U.E.
Bizkaia, 2
48901 BARAKALDO
94 437 22 19
Ermua
- ERMUko U.E.
Gure-etxea, z/g. Ongarai auzoa
48260 ERMUA
94 317 09 25
Gernika
- AITA VILLASANTE U.E.
Artekale, 8, 1 A
48300 GERNIKA-LUMO
94 627 02 11
Getxo
- GETXOko U.E.
Lope De Vega, 12
48930 GETXO
94 464 62 99
Mungia
- MUNGIAko U.E.
Aita Elorriaga, 1
48100 MUNGIA
94 674 02 35
Ondarroa
- LEA ARTIBAIko AEK
Artabide, 13, 5. a
48700 ONDARROA
94 613 40 21
Gipuzkoan
Donostia
- URRATS
Katalina Erauso, 21-behea
20010 DONOSTIA
943 46 55 93
Azpeitia
- AZPEITIko U.E.
Perdillegi, 1 (Institutua)
20730 AZPEITIA
943 81 19 47
Beasain
- BEASAINgo U.E.
Loinazko San Martin plaza
20200 BEASAIN
943 02 81 00
Eibar
- EIBARko U.E.
Bista Eder, 10
20600 EIBAR
943 70 09 12
Irun
- IRUNgo U.E.
Urdanibia enparantza, 5
20304 IRUN
943 62 02 62
Tolosa
- AITZOL U.E.
P. Gorosabel, 34, B, 3. a
20400 TOLOSA
943 65 10 06 / 943 65 23 43
Zarautz
- ZARAUZko U.E.
Aldapeta, 1 (Sta. Ana ikastetxea)
20800 ZARAUTZ
943 13 11 53
Etorkinentzako ikastaro hauek bereziki sustatu eta diruz lagundu dituzte HABEk eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Saileko Inmigrazio Zuzendaritzak.
Erantzunak kargatzen...