Teknologia albisteak

Prest dago Navarparty II

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2004-09-07 : 10:09

Irailaren 24tik 27ra ospatuko da Iruñean Navarparty. Aurtengoa bigarren edizioa izango da, eta guztira, 512 pertsonentzako lekua egongo da. Iaz bezala, Nafarroako Unibertsitate Publikoko "Unibertsitate Pabiloian" egingo da. Jaialdian hitzaldiak, tailer praktikoak eta zuzeneko erakusketak izango dira. Interneterako 45 Mb-eko banda zabalera prestatuko dute.

Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Izena emateko eskabidea webgunean bertan egiten da.

Sarrerak

Lau aukera daude:

  1. Lau egunetarako erreserba ordenagailuarekin: 30 euro. Sarerako konexiodun lekua eta ekitaldi guztietarako sarrera barne.
  2. Lau egunetarako erreserba ordenagailu gabe: 20 euro. Ekitaldi guztietarako sarrera, baina ez du lekua barneratzen.
  3. Egun bateko sarrera: 10 euro. Jaialdia ospatuko den egunak eskuratu daiteke akreditazio bidez. Eguneko ekitaldi guztiak barneratzen ditu. Leku libreak egonez gero, ordenagailua eraman daiteke eta egun horretan bertan erabili.
  4. Sarrera librea. Doanekoa da. Harmailetarako eta konferentzia geletarako sarrera da. Ezin da partyplace-ra edota tailerren zonaldera sartu.

Edukiak

  • Jokoak: lehiaketa ofizialak eta joko libreak izango dira. Ofizialak: Age of Conquerors, Counter Strike, Unreal Tournament 2004 eta Warcraft 3.
  • Lehiaketak 8 lehiaketa izango dira guztira: argazki berrukipena, 3D grafikoak, musika konposizioa, Fast 2D, jokoen programazioa, webgune diseinua, Hack it! eta Modding.
  • "Ekitaldiak": konferentziak eta tailerrak.

Jaialdira joaten direnentzako, antolatzaileek gida bat prestatu dute. Bertan azaltzen da parte hartzaileek eraman beharreko gauzen zerrenda, nola antolatuko den gunea, arauak, etab.

www.navarparty.org

Erantzun

Sartu