Tarazonako Itzultzaile Etxeak urtero antolatzen ditu idazle baten eta beraren lanaren itzultzaileen arteko elkarketak; programa horren bidez, idazleek eta atzerriko itzultzaileek elkarrekin lan egiteko aukera izaten dute, lauzpabost eguneko mintegi batean.
Kepa Junkerak Grammy Latino saria jaso du gaur goizaldean, "K" diskoagatik. Sei disko ziren folklore kategoriarako hautagaiak eta Junkerak jaso du disko onenaren grammya.
Kopiatzea hitz itsusia izan da beti, gaizki ikusia. Baina, nork ez du kopiatu noizbait? Gainera komenigarri omen da, Eduardo Manchonek ederki azaldu duen bezala.
KDE 3.3 berria orain gutxi argitaratu da. 50 hizkuntzatan aurkitu daiteke, tartean euskaraz. Leiho kudeatzaileak hainbat abantaila dakartza.
Iaz, irailaren 1ean, ezarri zuten erabili gabeko CD eta DVD-en kanona. Indarrean darama urtebete, eta tarte horretan, erabiltzaileek 36 milioi euro baino gehiago ordaindu dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 600.000 euro zuzenduko ditu Gipuzkoako erliebearen mapa digitala egiteko. Lidar Gipuzkoa izena du proiektuak eta probintziako eraikin, baso eta bestelako maila guztiak erregistratuko ditu.
Austriako Ars Electronica jaialdian Creative Commons-ek irabazi du Net Vision saria, International Competition for Cyberarts 2004 sariketan. Creative Commons-ek copyleftaren ideia automatizatu du eta gero eta gehiago ageri da blog eta bestelako argitalpenetan.
Udako oporrak igaro ostean, itxuraldatuta bueltatu da Sustatu. Nabari denez, diseinu berria du webguneak: modernoagoa eta erabilerrazagoa. Argazkiak ere jasoko ditu hemendik aurrera. Halaber, hainbat hobekuntza tekniko izango ditu.
Applek iMac G5 ordenagailua aurkeztu du Parisen, Apple Expo erakusketaren barruan. Teklatua izan ezik, ordenagailuaren elementu guztiak LCD pantaila batean sartzen dira.
Eusko Jaurlaritzak onartutako dekretu baten ondorioz, bere barne dauden sail eta erakunde guztien webguneak berregin beharko dira urte bateko epean. Jarraibide komunak izango dituzte, baita zenbait baldintza ere.
Espainiako futbol liga hasi da asteburuan. Seguru, batek baino gehiagok parte hartu duzuela tabernaren bateko porran. Baina, porra horiekin aspertuta bazaudete, aurten ere baduzue Yahoo-ko superligan parte hartzeko aukera. Tourreko porretan bezala, jokalariak aukeratu eta beraien aldeko apustua egin beharko duzu.
Uda honetan dezente irakurri dut, jakinda, gainera, hemendik aurrera ez dudala astirik izango hainbeste irakurtzeko. Eta egia esan, gustura geratu naiz irakurritakoarekin.
Jeremy Hinzman Estatu Batuetako Armadako soldadu desertorea da. Webgune propioa du sarean. Ez zen Irakeko gerrara joan. Erabakiaren arrazoiak azaltzen ditu webgunean, besteak beste.
Kapital Sozialarekin zerikusia duten eta Israel, Kroazia edo Urola Erdian kokatutako esperientzien berri ekarriko digu MIK (Mondragon Ikerketa Kudeaketan) Ikerketa Zentroak, gai honi buruz antolatzen duen II. Udako Eskolak, Lurralde eta erakundeen balio ukiezina izenekoa.
Abangoardismo mota guztiak hilik daude. Aspalditik gainera. Alta, batzuk ez bide dira konturatu. Interesgarria da oso Marcos komandante-ordeak abangoardiaz, iraultzaz, erakunde armatuaz eta abarrez plazaraturiko zenbait ideia.
Bigarren parteez esan ohi direnek badute, inoiz, salbuespenik. Horietako bat da Spider-man 2 filma, uda honetan estreinatu dena. Komikiko super-heroi baten gainean egindako beste bat (enegarrena!), abenturazko film duina bihurtuta. Oso gomendagarria, generoa maite dutenentzat.
Webgune berria da euskalherria.com. Gara eta Le Journal du Pays Basque egunarien edizio elektronikoak jasotzen ditu, baita eduki propioak ere. Webguneko edukiak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez irakurri daitezke.
Nazioarteko 60 zientzialarik, goi mailakoak denak, erabaki dute Blade Runner filma dela inoizko filmik onena zientzia fikziozkoen (ZF) artean. Bigarren geratu da 2001: Espazio Odisea, eta hirugarren Izarretako Gerra.
XVI. mendean Euskal Herrian egindako galeoi bat era horretako laugarrena aurkitu dute Red Bay badiaren inguruan, Labradorren, Kanadako ekialdean.