Film Laburren Lehiaketa Interneten
2004-09-03 10:09
Lehiaketak bi sari ditu:
- Epaimahaiaren Saria: 3.000 euro, New Orleans-era (AEB) bidaia eta Mallorcako Film Academy-n zine zuzendaritzan oinarritutako ikastaro monografikoa.
- Publikoaren Saria: 1.500 euro eta Mallorcako Film Academy-n zine edizioaren gaineko ikastaro trinkoa. Publikoak 2005eko urtarrilaren 5etik aurrera bozkatu ahal izango du.
Sari banaketa
Zilarrezko Fotogramak 2004 ekitaldian banatuko dira sariak, urtarrilaren 28an. Bestalde, Fotogramasen otsaileko zenbakian jaialdian saritutako autoreen eta laburren gaineko erreportajea argitaratuko da, baita elkarrizketa ere. Gainera, labur irabazleak Canal Hollywooden (Digital +) emango dituzte.
Epaimahaia
Hauek osatuko dute epaimahaia: Isabel Coixet, Jaime Camino, Miguel Bardem eta Daniel Monzón (zine zuzendariak), Jaume Figueras eta Jordi Costa (zine kritikoak), Maruja Torres (idazlea), Pedro Zaratiegui (produktore eta banatzailea) eta Elisenda Nadal (Fotogramas-eko zuzendaria).
Laburrak Jaialdiaren webgunearen bidez bidali behar dira. Jaialdiaren oinarri eta baldintzak www.fotogramasencorto.com webgunean daude.
Erantzunak kargatzen...