Teknologia albisteak

UEUk graduondoko eta doktorego programak antolatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia
Ainhoa Latatu - UEU
2004-09-07 : 12:09

Udako Euskal Unibertsitateak hirugarren zikloko hainbat graduondoko, master eta doktorego antolatu ditu 2004-2005 ikasturterako: "Euskal Herria XXI: euskaldunak marko politiko, kultural eta berriei begira" (doktorego programa); "Estatistika eta Konputazioa" (graduondokoa); HIZTEK graduondokoa eta "Hizkuntzaren azterketa eta prozesamendua" (masterra eta doktoregoa). Izena emateko epea zabalik da.

Euskal Herria XXI: Euskaldunak marko politiko, kultural eta berriei begira

Doktorego-Programa honetan Euskal Herriaren etorkizunari jakintza-esparru anitzeko ikuspegi batetik begiratuko zaio, eta horretarako garrantzi berezia emango zaio teoria eta metodologia-tresnen azalpenari eta trebakuntzari. Izen ematea: Irailaren 30era arte!!

Estatistika eta Konputazioa graduondokoa

Gure gizartearen maila eta arlo askotan nabarmen agertu da estatistikaren oinarriak eta praktika era sakonago batean ezagutzearen beharra eta nahia. Euskal Herrian ez dago halako prestakuntza ematen duen titulaziorik. Hemen eskaintzen den ikasketa-programa, beraz, hutsune horren maila praktikoa betetzeko asmoz burututa dago.

Graduondokoa bere lanbidean edo eguneroko jardunean bildutako datuak aztertzeko jakin-mina edota beharra duen profesionalei zuzenduta dago. Emaitzak ulertu, balioztatu eta egonkorrak ote diren jakin nahi duenentzako prestatu den programa izango da. Izen ematea: Irailaren 15era arte!!

HIZTEK graduondokoa eta Hizkuntzaren azterketa eta prozesamendua doktoregoa

Gero eta gehiago erabiltzen ditugu hizkuntza lantzeko konputagailu-programak geure eguneroko jardunean, halanola: ortografia-zuzentzaileak eta estilo-zuzentzaileak, hiztegi-kontsultak on-line, itzulpen-laguntzak, Interneterako bilatzaileak, hizketa testua bihurtzen duten sistemak, testua irakurtzen dutenak edo bigarren hizkuntza ikasteko sistemak. Izen ematea:

  • Masterrean: Irailaren 15era arte
  • Doktorego Programan: Irailaren 30era arte

Erantzun

Sartu