Teknologia albisteak
2

1.5 Gb poltsikoko telefonoan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2004-09-10 : 10:09

Samsung-ek 1.5 Gb-eko disko gogorra duen poltsikoko telefonoa aurkeztu du, ITU Asia Telecom 2004 azokan. Mp3 artxiboak erreproduzitzen ditu eta mega-pixel bateko argazki kamera du. Hil honen erdialdean jarriko dute salgai Korean.

Samsung Electronics-ek disko gogorra duen lehenengo sakelako telefonoa aurkeztu du, SPH-V5400 modeloa. 1.5 Gb-eko kapazitatea du eta Mp3 artxiboak erreproduzitzen ditu. Beste osagarri hauek ere baditu: mega-pixel bateko argazki kamera, FM irratia, telebistari konektatzeko irteera, bi bozgorailu, kristal likidozko bi pantaila, agenda elektronikoa eta Korean-English/English-Korean hiztegia, besteak beste.

Irailaren erdialdean jarriko dute salgai Korean. 800 dolar inguru balioko du, baina oraindik ez dute zehaztu prezioa.

Busanen (Koreako Errepublika) egiten ari diren ITU Asia Telecom 2004 azokan aurkeztu dute Samsung-en poltsikoko telefono berria.

Erantzunak

Josu
2004-09-10 : 10:25

> Samsung-ek 1.5 Gb-eko disko gogorra duen poltsikoko telefonoa aurkeztu du, ITU Asia Telecom 2004 azokan. Mp3 artxiboak erreproduzitzen ditu eta pixel bateko argazki kamera du. Hil honen erdialdean jarriko dute salgai Korean.



Pixel batekoa? Earra argazkiak! Megapixel ez ote da izango?

Sustatu
2004-09-10 : 10:33

Zuzendu dugu sarrerako akatsa.


Eskerrik asko


Erantzun

Sartu