Teknofiloen albistegia
1

Representa 04. Graffitiari buruzko I. jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia
Representa 04 - Donostiatik
2004-09-03 : 12:09

Irailaren 3tik 25era graffiti artistikoaren inguruko jaialdia egingo da Donostian. Helburua graffitia espresio artistiko gisa aldarrikatzea da.

Jaialdia honako ekintza hauek osatzen dute:

-Graffiti erakusketa Ernest Lluch-Amarako Kultur Etxean (irailak 3-25):

Erakusketan graffiti idazle europar hauek hartuko dute parte: Daim (Alemania), Seak (Alemania), Satone (Alemania), Daddy Cool (Alemania), Zedz (Holanda), Reso (Frantzia), Dran (Frantzia), Most (Elx), Dibo (Elx), Okuda (Santander), Saturno (Girona), Ome (Girona), Sok (Girona), Sex �El ni�o de las pinturas� (Granada), Logan (Sevilla), Sye (Nafarroa), Bonim (Araba) eta Dice2 (Gipuzkoa).

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 16:00 - 20:30 Larunbatetan: 10:00 - 13:30 eta 16:30 - 20:30. Inaugurazioa: irailak 3, 19:30etan.

-DJ jaia Kandela aretoan (irailak 3):

Gaueko 12:00etatik aurrera DZ (Selektah Kolektiboa, Fermin Muguruza Kontrabanda) eta Ero (Ari) disko jartzaileek girotutako jaia. Sarrera: 5 �

-Kale erakustaldia (irailak 4):

Goian aipaturiko artista gehienek parte hartuko dute kalean egingo den erakustaldian. Berau goiz eta arratsaldez egingo da Anoetan dagoen Paco Ioldi igerilekuen kanpoko paretean, goizeko 11:00etatik aurrera.

-Graffiti tailerra (irailaren 13tik 17ra):

Ernest Lluch-Amarako Kultur Etxean. Ordutegia: 17.00-19.30 Matrikula doan. Izen emateak: irailaren 6tik 10era. Kultur etxean bertan, 10:00etatik 14:00etara.

-Representa 04 jaialdian erakutsi eta egin diren lanik esanguratsuenak liburu batean bilduko dira.

Jaialdia Representa 04 eta ColorsZook antolatu dute. Laguntzaile gisa Donostia Kultura, Carhartt, Eastpak eta Montana Colors aritu dira.

Erantzunak

Topagunea
2004-09-06 : 15:45

Irailean zehar Graffitiaz gozatzeko aukera ugari egongo da. Topaguneak, euskara elkarteen federazioak, "Gazte Sortzaile Sariak" egitasmoaren barruan, Graffiti Lehiaketa martxan jarri du. Lanen bozetoak aurkezteko epea, irailaren 25a bitartean zabalik egongo da. Ondoren, urriaren 2an lehiaketaren finala ospatuko da Mendaron (Gipuzkoan) jaialdi batekin batera.
Lehiaketaren inguruko informazio gehiago Sustatun edo Topaguneko web orrian


Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu