Sustatu logoa Teknologia albisteak

Irakeko erresistentzia sarean: egia ala gezurra?

Azken aldi honetan behin eta berriro entzuten dugu hedabideetan. Irakeko honako bahiketaren bideoa, edo Saudi Arabiako Al-Qaedako zelula baten erreibindikazioa Internet bidez zabaldu dutela.

Baina nola da posible? Al-Qaeda edo Al-Zarkawi edo dena delakoak ez daukate webgune ofizialik. Ezin dute izan. Non agertzen dira gauza horiek? Ala hedabideen topiko erdi-asmatua besterik ez da kontu hau?

Gaur, azkenean, berriz ere aurkitu dut aipamen hau, baina behingoagatik, URL bat aipatzen da! Fernando Iturribarria kazetariak Paristik Vocentorako egindako kronika batean topatu dut. Dioenez, Iraken bahitutako kazetari frantsesak askatzeko plazaratutako baldintza berriak webgune honetara bidali dituzte: http://www.islamic-minbar.com/

Sartu naiz eta, hara!, intro orri bat (haiek ere!!!). Ondoren, bulletin board erako foro bat, arabiera hutsez, PHP-rekin egina (software librea). Erreibindikazioa non ote dagoen zehazki, ez dakit, ez baitakit arabieraz. Bideoak-eta (buruz mozketak eta horiek) toki honetan bertan argitaratzeko ohitura ote daukaten ere ez. Hori bai, ez da dena gatazka armatua. Hari honetan, komandante txetxeniar wahabita itxura duen batek Windows XP birusengandik askatzeko aholkuak ematen ditu, urratsez urrats eta pantaila-irudi didaktikoekin lagunduta.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu