Mondragon Unibertsitateak master bat sortuko du, kirol erakundeak eta ekintzak kudeatzeko. Masterra urriaren 4an abiatuko da Eskoriatzan, MUren Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean.
HUHEZIk eta Athlon kirol erakundeak elkarlanean sortu dute master hau, oso garbi ikusten dutelako gure gizarteak profesionalak eskatzen dituela, kirola kudeatzeko. Profesionalak, kontuan hartuko dituztenak kirol instalazioek eta bertako ekintzek zer inplikazio dituzten (lege eta diru aldetik, irakaskuntzan, marketin eta pertsonen kudeaketan), eta zer eragin duten gizartean.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak nahi du master hau bukatzen duen ikasleak honako ezaugarri hauek izatea: jantzita egotea kirolaren eta gorputz ekintzen gaineko jakintzan, ondo ezagutzea kirol esparrua eta izatea horren ikuspegi estrategikoa, jakitea nola kudeatu kirol erakunde bat, gai izatea aplikatzeko jakintza horiek kirol esparruan eta gauza izatea taldeak gidatu, sortu eta dinamizatzeko.
Metodologia
Kirol master honetan ikaslea izango da bere ikasketa eta garapenaren ardatz eta protagonista. Horretarako teoria landuko du eta kirola nola kudeatu, praktikak egin, simulazio ariketak, eztabaidak, kasuak aztertu eta on line tresnak erabiliko: foroak, ariketak, barne komunikazioa, etab.
Jakintzari dagokionez, hiru arlo nagusi landuko ditu master honek: kirol sistemaren azterketa, kirol kudeaketa eta zuzendaritza, eta garapen pertsonal eta profesionala. Jakintza arlo bakoitzak oso helburu eta eduki zehatzak izango ditu.
Egutegia
Programaren fase akademikoak ikasturte oso bat iraungo du, urrian hasi eta ekainean amaitu. Guztira 520 ordu. Horietatik 300 izango dira ordu presentzialak eta gainerakoak, osagarriak. Fase teorikoa amaituta, ikasleak Master Amaierako Proiektua egin beharko du, eta abenduan bukatu eta aurkeztu, unibertsitateko tribunalaren aurrean.
Izena emateko
Aurrematrikula egiteko epea irekita dago, irailaren 24a arte. Izena eman nahi duenak telefonoz dei dezake HUHEZIra, 943 71 41 57 zenbakira, edo mezu bat bidali helbide honetara
Erantzun
Sartu