Sustatu logoa Teknologia albisteak

Javier Agirresarobek eta Juan San Martinek sari bana jaso dute

Sustatu
2004-09-09 18:09

Javier Agirresarobe argazki zuzendariak jaso du 2004 Espainiako Zinematografia Saria. Irailaren 18an jasoko du saria Donostiako Zinemaldian. Bestalde, Juan San Martinek Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa saria jaso du. Biak eibartarrak dira.

Juan San Martin

Juan San Martin idazle eta euskaltzain eibartarrak jaso du Eusko Ikaskuntza- Euskadiko Kutxa 2004 Saria. Eusko Ikaskuntza - Euskadiko Kutxa ren Sariak Humanitate, Arte eta Gizarte Zientzien eremuko Curriculum Vitae gailena saritzen du. Hilaren 8an jaso zuen saria Chillida Lekun

Euskal kulturan lanean ibilbide luzea dauka Juan San Martinek (Eibar, 1922). Informazio gehiago Eibarko udalaren www.egoibarra.com webgunean.

Javier Agirresarobe

Javier Agirresarobek (eibartarra hau ere) 2004 Espainiako Zinematografia Saria irabazi du. Zinematrografiako eta Arte Bisualetako Institutuak aho batez erabaki du Agirresarobe saritzea. Guztira 30.050 euro jasoko ditu.

Irailaren 13an, Obaba filmaren grabaketarekin hasiko da eta bertan arituko da lanean Agirresarobe. Montxo Armendarizek zuzenduko du filma; Bernardo Atxagak idatzitako eleberriaren zinemarako egokitzapena.

Bere ibilbidean argazki onenari emandako lau Goya sari ditu: Beltenebros, Antártida, El perro del hortelano eta Los otros filmetan egindako lanagatik.

Hona argazki zuzendari lanetan aritu den hainbat film:

  • "El proceso de Burgos" (1979, Imanol Uribe)
  • "La fuga de Segovia" (1981, Imanol Uribe)
  • "La muerte de Mikel" (1984, Imanol Uribe)
  • "27 horas" (1986, Montxo Armendariz)
  • "Beltenebros" (1992, Pilar Miro)
  • "El sol del menbrillo" (1992, Victor Erice)
  • "La madre muerta" (1993, Juanma Bajo Ulloa)
  • "Tierra" (1996, Julio Medem)
  • "El perro del hortelano" (1996, Pilar Miro)
  • "Secretos del corazón" (1997, Montxo Armendariz)
  • "The others" (2001, Alejandro Amenabar)
  • "Hable con ella" (2002, Pedro Almodobar)
  • "Mar adentro" (2004, Alejandro Amenabar)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu