Sustatu logoa Teknologia albisteak

Munduko ziberkafe zaharrenak hamar urte bete ditu

Sustatu
2004-09-06 11:09

Duela hamar urte negozio sinple eta berritzailea jarri zuen martxan Eva Pascoek: lokal bat ireki zuen, bertan bezeroek kafe bat gustura hartzen zuten bitartean mezu elektronikoak bidali edo Sarean nabigatzeko aukera zutelarik. Laster piztu zuen jendearen jakin-mina ideia berritzaile horrek eta mundu osoan zabaltzen joan ziren ziberkafeak. Gaur egun, munduan 20.000 bat ziberkafe daude.

Munduko lokalik onenak

Ziberkafe zaharrenaren hamar urteak ospatzeko munduko lokalik onenen lehiaketa egin du Britainia Handiko Yahoo-k. Internautek mundu osoko mila ziberkafe baino gehiago gomendatu dituzte eta epaimahai batek aukeratu ditu onenak. Hemen Internet Cafe Awards-eko irabazleak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu