Bertan omen zeuden Indymedia Nantesek argitara eman omen zituen Suizako polizia batzuen argazkiak.
Jesus Mari Olaizola 'Txiliku'-k irabazi du Euskadi Haur Literatura Saria, "Osaba Bin Floren" (Elkar) liburuarekin. Gaztelerazko alorreko Euskadi saria, Eduardo Gil Berak irabazu du "Historia de las malas ideas" (Destino) lanagatik. Datorren astean emango dituzte ezagutzera euskarazko literaturari dagokion Euskadi saria eta itzulpen onenari dagokiona.
Jon Aiastui Oñatin jaio zen, 1971n; Filosofia ikasten hasi zen, Donostian, baina halako batean munduan barrena ibiltzea erabaki zuen; Bartzelonan bizi da azken urteetan, eta handik idazten ditu bere ipuin eta poemak, orain bere lehenengo liburu serioan plazaratzen direnak: "Biolinaren jatorria".
Euskal Herriko Gizarte Foroak antolatutako "Foroaren II. Topaketa" Bilboko Alde Zaharrean izango azaroaren 12tik 14ra bitartean. Euskal Herriko Gizarte Foroa antolatzeko asanbladak deialdia egin du parte hartzea bultzatzeko. Edozein taldek aukera du, nahi eta interesekoa duen tailer edo bilera mota antolatzeko, eta Topaketaren egitarauan sartuko da.
Hori da isbushwired.com-en egiten duten galdera. Webgune horretan eztabaidatzen dute Bushek esan behar dituen hitzak belarrian jarritako entzungailu baten bidez esaten dizkioten edo ez.
Laxaro Azkune kazetari azpeitiarrak utzi egin du gaur Herri Irratia, bertan 21 urte lanean eginda. Aurrerantzean itzultzaile lanetan arituko da. Laxarok gaurko irratsaioan jakinarazi du erabakia.
Ingurumen edo ingurune adimen kontzeptua zientzia fikzioa dirudien arren, nazioarte mailan, errealitate bilakatzeko ikerketa eta lan handiak egiten ari dira. Gaur Zamudion aurkeztu dira batzuk. Teknologia berria, enfoke berria, hitz berria?
Portal Galego da Linguak eraso bat jasan zuen urriaren 4an. Hacker batek okupatuta egon zen webgunea, baina gainditu zuten arazoa. Dirudienez, duela hilabete batzuetatik hona etengabekoak izan dira webgunearen aurkako erasoak.
Aste honetako ostegunean, hilak 7, Eskolak Euskaldundu behar du kanpainaren aurkezpena egingo da, arratsaldeko 18:00etan. Bilboko La Bolsa eraikinean egingo da.
Osasunaren gainean aholkuak ematen dituzten webguneak kontsultatzeak ondorio txarrak izan ditzake erabiltzailearentzako. Gaixotzeko beldurra izatean edota diagnosi zuzena ez izatean, behar ez den tratamendua jaso dezake, eta sortu "cibercondria".
iTunesen erabiltzaileek AEBetako alderdi politikoen konbentzioetako hitzaldiak edota Bush eta Kerryren arteko eztabaida deskargatu ditzakete.
Elkarrekin deitutako webgune berria topatu dugu sarean bueltaka genbiltzala. Gipuzkoako irakasleen atari moduan definitzen dute beren burua. Euskaraz eta gazteleraz dago webgunea eta informazio asko dago bertan.
Irailaren 30ean banatu zituzten 2004ko Ig Nobel Sariak, Harvard unibertsitatean. Urtero banatzen dituzte sari horiek, benetako Nobel sarien kontrapuntu bezala. Sariketa horretarako hautagaiak izaten dira hasieran barregura ematen dutenak, baina gero pentsarazi egiten duten asmakizun horiek.
Galanta. Modako hitza bilakatuko dugu. Galanta montatu da aurten lehiaketarekin ere. Xabier Montoia eta Jon Alonsok, Euskadi sarietako paperak sinatu ez, eta lehiaketatik at utzi dituztenean, epaimahaikoek, beren liburuak ere epaituko dituzte. Ahoa bete hortz, aizue! Inoiz aldatuko al dute normatibarik?
Kongresua azaroaren 9tik 12ra izango da, Bilboko Euskalduna jauregian. Izena emateko epea urriaren 1ean zabaldu da. Bost dira I. Kogresu honen antolatzaile eta babesleak: EHU, EIE, UEU, Topagunea eta Berria kazeta.
Berriaren webgunean irakurri dugu, gaur goizaldean hil da Martin Ugalde. Euskaldunon Egunkariako sortzaile eta Ohorezko Lehendakari zen.
Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariak erraustegiei buruzko dosierra argitaratu du urriko zenbakian
Copyplay enpresak Bilbon zabaldu du denda. Bertan zeregin ezberdinetarako makinak daude: CDak kopiatzeko, bideo edo binilozko diskoak CD eta DVDan gordetzeko eta argazki digitalak inprimatzeko. Aldi berean, bideokluben antzera, filmak alokatzeko makina ere bada denda honetan.
Eustatek argitaratutako datuen arabera, azken hiruhilabetean, Euskal Autonomi Erkidegoan % 39,8 igo da Internet bidezko erosketak egin dituzten internauten kopurua.
Larunbata urriak 2an berriro hasiko da Sautrelaren emisioa. Hasier Etxeberriak aurkeztutako saioak zutabe berbera mantenduko du orohar. Erreportaje nagusi batekin eta elkarrizketatu bat.