Osasunaren gainean aholkuak ematen dituzten webguneak kontsultatzeak ondorio txarrak izan ditzake erabiltzailearentzako. Gaixotzeko beldurra izatean edota diagnosi zuzena ez izatean, behar ez den tratamendua jaso dezake, eta sortu "cibercondria".
Partikularren webguneak
Mediku aholku okerra jaso dezake erabiltzaileak osasunaren gaineko webgune batzuen bidez. Ingalaterran (Derby unibertsitatean) egin da 18 hilabetetako ikerketa zientifikoa. Ikerketak argitzera eman du asoziazio berezi eta Gobernuz Kanpoko Erankundeen webguneek aholku onak ematen dituztela.
Alderantziz, partikularrek gidatutako webgune batzuek aholku kaltegarriak ematen dituztela baieztatu du ikerketak. Gaixo dagoen internauta webgune horietara sartu eta gaixotasun berriak ezagutzen dituzte, ordura arte ezagutzen ez zituztenak; edota betiko gaixotasunen aspektu berriak ikusten dituzte.
Erantzun
Sartu