Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal Herriko Gizarte Foroaren II. Topaketa Bilbon

Sustatu - www.ehgf.org
2004-10-07 12:10

Horrela, Euskal Herriko Gizarte Foroak asanbladak antolatzeko deialdia luzatu du, azaroan ospatuko den "Foroaren II. Topaketa"-rako. Topaketan landuko diren tailer, mintegi, mahai inguru eta abar antolatzeko eta egitarauan sartzeko deia zabaldu du.

Egitura

Topaketaren egitarauaren zutabea, talde ezberdinek antolatuko dituzten tailer, mintegi, mahai inguru eta abarrak dira. Horrela, urriaren 23ra bitartean, edozein taldek aukera du, nahi eta interesekoa duen tailer edo bilera mota antolatzeko. Topaketaren egitarauan sartuko dira taldeok aurkeztutako ekintzak.

Guztira 10 gai zehaztu dira:

  • Sozioekonomia
  • Askatasun demokratiko eta eskubide zibilak
  • Migrazioak
  • Autodeterminazioa
  • Lurraren solasa
  • Gazteria
  • Emakumea
  • Identitatea, hizkuntza, hezkuntza eta komunikazioa
  • Egoera internazionala, antimilitarismoa eta herrien arteko elkartasuna/ Neoliberalismoaren instituzio internazionalak
  • Teknologia berriak eta gizarte mugimenduak

www.ehgf.org webgunean eskuratu daitezke gai bakoitzeko kontakturako e-postak.

I. Topaketa

Orain bi urte hasi ziren Euskal Herriko Gizarte Foroaren asanbladak. Eztabaidarako eta hausnarketarako den gunea sortu dute. Gasteizen ospatu zen Foroaren I. Topaketa, 2003ko ekainean. Bertan mila pertsona inguruk parte hartu zuen antolatutako ehunka tailerretan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu