Gipuzkoako irakasleen ataria: Elkarrekin
Elkarrekin deitutako webgune berria topatu dugu sarean bueltaka genbiltzala. Gipuzkoako irakasleen atari moduan definitzen dute beren burua. Euskaraz eta gazteleraz dago webgunea eta informazio asko dago bertan.
www.elkarrekin.org webgunera sartuz gero berriak, foroa, liburutegia, inkestak eta abar aurkituko dituzu.
Irakasleendako materiala
Materialak aukeratzeko posibilitatea ere eskaintzen du webgune honek, Haur hezkuntzatik hasi eta batxillergo zein heziketa-zikloetarainoko materialak aurkituko dituzu.
Interesgarria iruditu zaigu ikaslehendako hainbat webgune dituztela. Loturak ematen dituzte gazteenek hainbat webgune ezagutu ditzaten. Gainera, sailkatuta dute musika, plastika, denbora-pasak, hiztegiak, ingelesa atalka.
Komunikabideak deitutako atala ere badago
Komunkabideetan, aldiz, aldizkariak, egunkariak eta telebistak baino ez. Saiatu naiz Sustatu eta besteren bat bertan aurkitzen, baina itxura denez, komunikabideen atalean sartu dituzte aldizkariak, egunkariak eta telebistak, ez gehiago. Weblogak eta Inteneteko atalik ez. Foroan , ordea, teknologiarekin lotutako hainbat gai: E-Accesibilidad, arbel digitalak, informatika gelaren antolakuntza eta mantentze-lanak, baliabide teknologikoen antolakuntza, kablerik gabeko gelak
www.elkarrekin.org : Beste Webgune Euskaldun Bat
Erantzunak kargatzen...