Teknologia albisteak

Eduki politikodun audio artxiboak banatzen hasi da iTunes

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2004-10-05 : 13:10

iTunesen erabiltzaileek AEBetako alderdi politikoen konbentzioetako hitzaldiak edota Bush eta Kerryren arteko eztabaida deskargatu ditzakete.

Applek internautak bere musika dendara erakartzeko estrategia berria jarri du martxan. Azken asteotan, adibidez, audioliburu (audio artxibo moduan kontsultatu daitezkeen testuak) kategorian sartu ditu eduki politikoa duten zenbait artxibo. Tartean dago Bush eta Kerryk irailaren 30ean egin zuten lehenengo eztabaida. AEBetako presidentegai bien arteko eztabaidak ordu t'erdi inguruko iraupena du eta doan deskargatu daiteke iTunesen.

Alderdien konbentzioetakoak ere bai

AEBetako presidentetzarako hauteskundeei buruz gehiago jakin nahi dutenek, gehiengoa duten bi alderdien konbentzioetako hitzaldiak entzuteko aukera badute iTunesen. Deskarga horiek ere doakoak dira.

iTunesen aurkitu daitekeen beste artxibo bat da irailaren 11ko komisioan izandako adierazpenen laburpentxo bat.

Erantzun

Sartu