Eustatek argitaratutako datuen arabera, azken hiruhilabetean, Euskal Autonomi Erkidegoan % 39,8 igo da Internet bidezko erosketak egin dituzten internauten kopurua.
Datuak: Eustat-ek egindako azterketa baten arabera, 2003ko azken hiruhilabetean 61.600 erosketa egin ziren Internet bidez Euskal Autonomi Erkidegoan. Aldiz, 2004ko bigarren hiruhilabetean 86.100 izan ziren. Gabonetako erosketak eta bidaia erosketak kontuan hartzekoak dira. Bidaiak dira sarean internauta gehien erakartzen dituztenak.
Probintziak: Probintziei dagokienez, gipuzkoarrak dira komertzio elektronikoa gehien erabiltzen dutenak, internauten % 20ak egiten dituzte erosketak online. Araban, %12,6an kokatzen da kopurua eta Bizkaian % 11,1a.
Etxebizitzetan konexioa: Euskal Autonomi Erkidegoko 1.000.000 etxebizitzetan dago Interneterako konexioa. Gipuzkoan etxebizitzen % 41,2ak dauka konexioa, Araban %40,6ak eta Bizkaian %39,1.
Konexioak etxebizitzetan egin dute gehien gorantz:
Hiru internautetatik bi etxetik konektatzen dira, %73,3; lan tokitik %44; ikastetxetik %19,2 eta %12,5 beste lekuetatik.
Erantzun
Sartu