Teknologia albisteak
6

CDak kopiatzeko makinen zerbitzua Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2004-10-01 : 12:10

Copyplay enpresak Bilbon zabaldu du denda. Bertan zeregin ezberdinetarako makinak daude: CDak kopiatzeko, bideo edo binilozko diskoak CD eta DVDan gordetzeko eta argazki digitalak inprimatzeko. Aldi berean, bideokluben antzera, filmak alokatzeko makina ere bada denda honetan.

Funtzionamendua

Makina hauen funtzionamendua erraza da. Bezeroak euro bat sartzen du txanpona sartzeko zirrikituan. Aldi berean, kopiatu nahi duen CDa sartzen du makinan. Orduan, aparatuak erabili gabeko CD bat jartzen du. Horrela, CD originaleko edukia grabatzen hasten da. Binilozko diskoen eta VHS filmen kasuan, prozesua motelagoa da, eta horregatik, orduka ordaintzen da.

Copyplay-k baditu Espainiako estatuan hainbat denda: Valentzian, Sevillan, Zaragozan eta Kordoban. Eta aurrera begira, gehiago zabaltzeko asmoa du.

YourMusic

Orain gutxi sektore bereko beste enpresa baten berri eman genuen Sustatun: YourMusic. Azken honek ere, Bilbon denda bat zabaltzeko asmoa du. YourMusic-ek sistema berri bat garatu du. Horren bitartez, bezeroak nahi duen abestiekin osatu dezake Cd-a; ordenagailua eta Internet eskura izan gabe.

Erantzunak

iñaki
2004-10-01 : 12:54

Bilbon non dago? Euren web orrian oraindik ez dute jarri Bilboko dendaren helbidea.

Ander
2004-10-01 : 13:32

> Ercilla kalean, Ercilla hotelaren parean.

Itziar
2004-10-01 : 13:37

Ercilla hotelaren aurrean.

iñaki
2004-10-01 : 14:03

Mila esker!

joxintxio
2004-10-02 : 00:55

Pixkat flipatua nago albistearekin: hori legezkoa al da? Ez al dago arazorik, pirateoaren kontra hainbeste protestatzen dutenekin? Nik ez dakit gai honetaz askorik, baina dakienen baten azalpena eskertuko nuke.Eskerrikasko.

Sustatu
2004-10-04 : 13:22

YourMusic-en kasuan, zerbitzua martxan jartzerakoan, kontuan izan dituzte autore eskubideak; sistema edo programak duen funtzio baten bidez, badakite zehazki zenbat aldiz saltzen den abesti bakoitza. SGAE-ko produktore fonografikoen erregistroan barneratu da "YourMusic" proiektua. Horrela, duen musika bilduma saltzeko beharrezko diren lizentzia eta baimen guztiak ditu. Saltzen dituen abesti bakoitzeko autore eta bestelako eskubide guztiak ordainduko ditu.


Musika CDa bezeroak aukeratutako abestiekin


Erantzun

Sartu