Aste honetako ostegunean, hilak 7, Eskolak Euskaldundu behar du kanpainaren aurkezpena egingo da, arratsaldeko 18:00etan. Bilboko La Bolsa eraikinean egingo da.
Prentsaurrekoan kanpainaren babesle diren euskalgintza eta irakaskuntzako erakundeetako arduradun ugarik parte hartuko du (AEK, EHIGE, EHE, Kontseilua, Euskal Konfederazioa, Ikasle Abertzaleak, Euskal Herrian Euskaraz, Euskal Herriak Bere Eskola, Lab, Sortzen Ikasbatuaz...).
Ekitaldi baten bidez, euskarak eskola munduan duen egoera aztertu eta "Euskararen ezagutzaren bermerako proposamena"ren lehen aurkezpena jendaurrean egingo da. Horrez gain, kanpainak herrietan izango dituen hitzaldi zein erakusketen berri emango da, baita hiru administrazioen aurrean egingo diren mobilizazioen berri ere.
Hona "Euskararen ezagutzaren bermerako proposamena":
Erantzun
Sartu