FBIk Indymedia Euskal Herriak zuen zerbitzariaren disko gogorrak eraman ditu.
Gaur, ostegunean, urriak 7, FBIk agindu federal luzatu egin dio Rackspace AEB eta Erresuma Batuan kokatuta dagoen Indymediari zerbitzua eskaintzen dion entrepresari, non disko gogorrak eskatzein zizkion. Hain epe laburretan eman den agindua, Rackspace arduradunak ia denborarik ez dutela izan eta zuzenean FBIri disko gogorrak eman dizkio.
Indymedia EHk zuen zerbitzaria ahimsa zuen izena eta etenaldi honetan beste indymedia batzuk ere kokaleku gabe geratu dira. Horien artean Belgikako eta Afrikako guneak, Uruguay, Palestina, Brasil zeuden.
Urriaren hasieran dela FBIk Indymedia duen Internet Zerbitzuetara jo zuen Indymedia Nantes zuen argazki batzuengatik galdezka dirudienez, bertan Suizako polizia batzuen aurpegiak agertzen ziren argazkietan. FBIkoei, AEBetako gobernuak zergatik sartzen zen Frantziako webgune batean galdetu zietenean, Suizako autoritateen kortesiaz ari zirela erantzun zuten. Ez zen legez kanpoko ezer egin ezta ez zen krimenik egin zihurtatu zuten FBIko agenteek. Aitzitik, FBIk ez zuen ekintzarik eskatu. Gaur berriz disko gogorrak hartu dituzte.
Arazoa sortu omen duen artikuloa hemen zeukan helbidea: http://nantes.indymedia.org/article.php3?id_article=3910
Asteartean,urriak 5, Indymedia horrelako mezu jaso zuen Rackspace entrepresatik:
"Barkatu atzerapenagatik. Saiatu naiz lehenago hitzegin nuen FBIko agentearekin hitzegin baina oraindik ez dut ezer lortu. Eskaera Suizako poliziatik datorrenez. Kezka nondik zetorren gainean espekulatu besterik ezin dut egin. Aitzitik, momentu honetan ez dut FBItik informazio gehiago jaso ezta Suizako Autoritateetik, beraz auzi hau itxita dagoelakoan nago.".
Momentu honetan Indymediako kideak gordeta kopiak berriro ikusgai jartzeko ahaleginetan daude.
Hau da dakigu guztia informazio gehiagorako: http://www.indymedia.org/ http://www.ucimc.org/feature/display/20764/index.php
Milesker
Erantzunak kargatzen...