Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

4

Karmele Jaio: "Bikote-harremanetan aurkitu dut komunikazio-arazoen harrobi emankorrena"

Xabier Mendiguren Elizegi - Elkar
2004-09-30 : 13:09

Karmele Jaio (Gasteiz, 1970) bere lehenengo liburuarekin dator gure letren plazara: "Hamabost zauri", binakako bakardadeaz, komunikazio-arazoez eta gizon-emakumeen arteko harreman beti korapilotsuez diharduen ipuin-bilduma. Aitzakia polita iruditu zaigu galdezka joateko.

3

Andolin Eguzkitzari omenaldia

Sustatu
2004-09-30 : 12:09

Euskal Herriko Unibertsitatearen Filologia eta Geografia-Historia Fakultateak eta Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailak antolatu dute omenaldia. Urriaren 6an izango da.

Euskarazko Wikipedia ari da garatzen

Sustatu
2004-09-30 : 11:09

Duela urtebete pasatxo eman genuen Sustatun Wikipediaren berri. Wikipedia doaneko entziklopedia elektroniko ulerterraza sortzeko ekimena da. Hizkuntza askotan garatu da eta euskal internauten laguntzarekin euskaraz ere ari da garatzen.

Googleko zerbitzu berria: tren ordutegiak

Sustatu
2004-09-30 : 10:09

Alemaniako eta Suitzako trenbide zerbitzuekin akordioa sinatu du Googlek. Horri esker, bilatzailearen erantzunetan Europa kontinenteko trenbide ordutegien loturak eskaintzen dira. Bi hiriren izenak sartu eta bilaketa egitea nahikoa da.

51

Botila bat ardo ala ardo botila bat?

Joxe Aranzabal
2004-09-29 : 12:09

Zer esan nahi dugun, bata ala bestea aukeratuko dugu. Gaur egun, berriz, euskal idazle on askok ez dute bereizten “botila bat ardo” eta “ardo botila bat”. Hemen duzue adibide mordoa.

Gazteok "MATRAKA" egitera goaz!

Matrakakide - Matraka
2004-09-29 : 11:09

Gazteon komunikazioa, sormena eta partehartzea sustatzea helburu duen gunea abian da. Matraka-k gazteon topaleku berria izan nahi du, gazteok gazteontzako sortu eta erabilitako bitartekoa.

Luberri, bertso lurra berritzen

Bertsozale Elkartea - Bertsozale Elkartea
2004-09-29 : 10:09

Bertsozale Elkarteak, Euskadiko Kutxaren laguntza eta babesarekin ekimen bat sortu du. Luberri bertso lurra berritzen. Gaur egungo plazen mugimenduari begirada bat emanik, azken urteetan, orokorrean, bertso-saio kopurua mantendu edo goraka joan da. Bertso-saio gehiago antolatzen dira, besteak beste, formato ezberdinak ere sortu direlako. Baina, aldi berean, tradizioa zuten herri batzuetako bertso-saioak laguntza bat behar dutela ohartu gara. Bakar batzuetan ez dira antolatu eta beste batzuetan zailtasunak izan dituzte

Asmoz Fundazioaren Internet bidezko ikastaroen matrikula epea zabalik

Izaskun de Miguel - Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa
2004-09-29 : 10:09

Iada Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak zabalik du 2004/05 ikasturterako matrikula epea. Zortzigarren urte honetan on-line eskeiniko diren gaien artean berrikuntzak badira: Europar Konstituzioari buruzko eta Giza Eskubideen inguruko bi graduondoak, alegia.

Balantzeak eta

Xabier Mendiguren Elizegi - Egunen harian blogetik
2004-09-28 : 14:09

Zinemaldiari buruzkoak amaitzeko, balantze moduko bat egiteko eskatu didate. Ez daukat goitik beherako balorazio orokorrik emateko ezagupenik, baina iritzi soil batzuk emango ditut. Gaur, epaimahaiaren erabakiaz; hurrengoan, gogorik eta astirik edukiz gero, euskararen tokiaz eta ospetsuen presentziaz (glamour delakoaz).

1

Hotmailek e-posta kontuen edukiera handitu du

Usoa Agirre - Goiena
2004-09-28 : 13:09

Hotmail doaneko e-posta kontuen edukiera handitzen hasi da. Agindutako 250 megabyteak eskuratu dituzte erabiltzaile batzuek.

BOE zozketen on-line emankizunaren harrera ona Euskadin

Sustatu - www.etxebide.info
2004-09-28 : 11:09

Pasaden uztailean www.etxebide.info atarira gehitu ziren BOE zozketa publiko nagusien bideo emankizunak. Etxebidek dioenez, euskal internauten artean oso harrera ona izan dute. Jasotako erantzuna ona izaki, zerbitzua eskaintzen jarraituko dute.

Giza sexualitatea eta sexu-hezkuntza ikastaroa

Irati Iciar - UEU
2004-09-28 : 10:09

UEUko Sexologia sailak antolatu duen ikastaro honen asmoa hiru zatitan laburbildu daiteke: Giza izate sexualaren hainbat eredu eta ikuspegi eman; Sexu-hezkuntza: oinarri teoriko eta praktikoak eta Norberaren garapen pertsonala.

Eltelendro.com-ek irabazi du telendroaren lehiaketa

Sustatu
2004-09-27 : 13:09

Atzo 22:00etan amaitu zen Telendroaren lehiaketa. Philippe Portes izeneko baten "eltelendro.com" helbidea zegoen atzo lehenengo postuan eta berak eraman du saria. Aurkiko telendroa zortzigarren geratu da.

1

Adimena eta bihotza

markos zapiain - eibartarrak-etik
2004-09-27 : 11:09

Txillardegiren lanetan lilurari uko egiteko arrazoi sendoak aurki daitezke; baina aldi berean amets baten alde eman du bizia. Zelan bildu muturreko bi joera horiek?

1

Gbrowser.com: Googleren nabigatzaile berria?

Sustatu
2004-09-27 : 10:09

Oraingoz, zurrumurruak besterik ez dira, baina badirudi Google Interneteko nabigatzaile propioa garatzen ari dela, Mozillan oinarrituta.

Oporretako argazkia

Aitor - Sustatu
2004-09-27 : 10:09

Argazkian, Lautareteko bideko bista Alpeetan.

1

"Turtles can fly" filma irabazle Donostian

Sustatu - sustatu
2004-09-26 : 13:09

Ikusleek eta epaimahaiak bat egin dute aurten. Bahman Gobadi zuzendari kurduaren Turtles can fly filmak irabazi du Urrezko Maskorra. Zuzendariak, «Filmean parte hartu duten haurrei eskaini zien saria, baita munduko kurdu guztiei eta Iran-i ere. Euskaraz ere egin zituen berba batzuk: "Mila esker eta betira arte" esanaz jaso zuen saria.

Glamourra, amaitzeko

xme - Egunen harian blogetik
2004-09-25 : 14:09

Donostiako Zinemaldian epaimahaiaren erabakia jakitea bakarrik falta da. Bitartean, gaur erakutsi da, lehiaz kanpo, sail ofizialeko azken filma: Tod Williams-en "The door in the floor", protagonistatzat Kim Basinger eta Jeff Bridges Donostia Sariaren irabazlea dituena; bide batez, aurrekoan denborarik ez eta gaur komentatuko dugu Istvan Szabo-ren "Being Julia", Annette Bening beste Donostia Sariduna agertzen dena.

5

Basamortuko loreak

XME - Egunen harian blogetik
2004-09-24 : 16:09

Amaitu dira sail ofizialean sarigai diren filmen emanaldiak; ikusi ditugun azkenak, Carlos Sorín argentinarraren "Bombón el perro", eta Bahman Ghobadi kurduaren "Turtles can fly", bata eguneroko bizitzaren gaineko komedia gazi-gozoa, bestea gerra eguneroko lagun duten haurren tragedia.

FreeBSD Jardunaldia Gasteizen

J. Vicente Carrasco -Bixen- - FreeBSD Proiektua
2004-09-24 : 13:09

Irailaren 25ean lehenbiziko Estatu mailako FreeBSDko itzultzaile, garatzaile eta erabiltzaile topaketa egingo da Saregunen, Gasteizko Alde Zaharrean.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››