Ingurumen edo ingurune adimen kontzeptua zientzia fikzioa dirudien arren, nazioarte mailan, errealitate bilakatzeko ikerketa eta lan handiak egiten ari dira. Gaur Zamudion aurkeztu dira batzuk. Teknologia berria, enfoke berria, hitz berria?
Zamudion, Bizkaiko Teknologia Parkean, gaiaren inguruan antolatu den jardunaldian gai hauen inguruen lanean dauden erakunde garrantzitsuen ordezkariak izan dira bere lanak aurkezten.
Batzuren iritzian Teknologia Berria baino gehiago, enfoke berria edo hitz berria baino ez da. Baina egia esan, mundu osan zehar ahalegin handiak eta ikerketa sakonak egiten ari dira eremu berri honen inguruan:
Errefentzia ugari aurkitu daitezke Media Lab Massachusetts Institute of Technology webgunean. Walter Bender jaunak Ambient Intelligence (ingurumen-adimena) ahalbidetu eta ezartzearen inguruan hitz egin du.
Bere hitzaldiko aipamen batzuk baino ez: ikerketetan makinei eta makinekin ditugun harremanetan sare organikoak, afektoa edo zentzua izatea kontutan hartzen ari dira. Proiektu eta adibide asko. Arreta berezia jarri dut The Open Mind Commonsense proiektuan, sare semantikoak sortzen ari direnez.
ISTAG , INI-GraphicsNet eta Fraunhofer-Institute for Computer Graphics -eko presidentea den Jose Luis Encarnaçao irakasleak Ambient Intelligence (ingurumen-adimena) FP7an hau da hurrengo Europar Ikerkuntza Programa Nagusian (framework programme) gaiari buruz hitz egin du.
Hasieran aipatutako kontzeptuetan jarri du arreta Encarnaçao-k: erabiltzailea erdian jartzean, erabilgarritasuna eta irisgarritasunaren garrantzian. Zerbait aipatzekotan Pervasive Computing ak, edo inguruan ditugun objektu guztien konputazioak (etxeko tresnak, autoak, telefonoak, jantziak, ...), hartuko duen garrantzia.
Azkenik Ingurumen adimenak Euskal Ikerketa zentruetan duen garapenari buruz hitzegin da, eta honako hauek parte hartu dute:
Segurtasuna, Konfiantza eta Pribatutasuna Inguru Adimenduetan Ana Ayerbe and. ROBOTIKER INFOTECH-TECNALIAko zuzendaria
Inguru Adimenduekiko Elkarrekintza Naturala Julián Florez jn. Zuzendari Nagusia. VICONTECH
Elkarrekiko sistema operagarriak. Konektatzeko gaitasunetik harantz. D. Sergio Bandinelli jn. ESI-TECNALIA Egitasmo Arloko zuzendaria
Ezagutza Inguru Adimenduen oinarri Eduardo García jn. LABEIN-TECNALIA. I+Gko arduraduna informazio-sistema aurreratuetan
Prospektiba blogetik.
Egun gutxi barru, urriaren 26an, Ikerlan ikerketa zentroaren 30. urteurrena delako jardunaldia egingo da Donostian: Berrikuntza Lehiakortasunaren Motorea izenpean
Bertan, Philips Research Labs -eko Evert. J. Van Loenen Ingurune Adimenari buruz hitz egingo du.