Teknologia albisteak

George Bush "konektatuta" dago?

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2004-10-07 : 10:10

Hori da isbushwired.com-en egiten duten galdera. Webgune horretan eztabaidatzen dute Bushek esan behar dituen hitzak belarrian jarritako entzungailu baten bidez esaten dizkioten edo ez.

Bushi aurikular batetik esaten dizkiote esan behar dituen hitzak. Eta hori frogatzeko hainbat zantzu ematen dituzte isbushwired.com webgunean.

Bushen hitz egiteko erritmoagatik, aukeratzen dituen hitzengatik, interjekzioengatik edota begiekin etengabe egiten dituen mugimenduengatik badirudi esan egiten dizkiotela hitzak. Badaude beste froga batzuk ere: telebistan ikusi duten batzuek esan dute Bushek hitz egin aurretik bere berdina esaten zuen norbaiten ahotsa entzun dutela.

Webgunean informazio gehiago biltzen da, baita irudi eta audio erreferentzia batzuk ere.

Erantzun

Sartu