Sustatu logoa Teknologia albisteak

2004ko Ig Nobel Sariak

Sustatu
2004-10-05 10:10

Hona kategoria bakoitzean irabazi duen ikerketa:

  • Medikuntza: Country musikaren efektua suizidioan.
  • Fisika: Hula Hooparen erabileraren koordinazio moduak, dinamika multisegmentuan.
  • Osasun publikoa: Bost Segundoen Arauaren balio zientifikoa, lurrera erori den jaki baten kontsumoaren segurtasun edo arriskuari buruzkoa.
  • Kimika: Coca Colaren teknologia, Thames ibaiko ura Dasani-n bihurtzen duena (kanilako ura botilaratu eta urre-prezioan saltzea).
  • Ingeniaritza: Burusoilaren buruan dagoen ilea bakarrik erabiliz, soilgunea estaltzea lortzen duen orrazteko moduari dagokion patentea.
  • Literatura: Amerikako Biblioteka Nudista, nudismoaren historia zaintzen duelako mundu guztiak ikusteko aukera izan dezan.
  • Psikologia: Norbait zerbaiti jaramon handia egiten dagoenean, erraza da beste edozer gauza aintzat ez hartzea. Baieztapen horren frogapena.
  • Ekonomia: Indiarako otoitzak egiteko Vaticanoaren azpikontratazioa.
  • Bakea: Karaokearen asmatzaileari, munduko bakea handitu duelako.
  • Biologia: Sardinek puzkar bidez sortzen duten komunikazioaren gaineko ikerketa.

Sariketaren webgunean dituzue irabazleen izenak eta beraien lanetarako erreferentzia.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu