Jesus Mari Olaizola 'Txiliku'-k irabazi du Euskadi Haur Literatura Saria, "Osaba Bin Floren" (Elkar) liburuarekin. Gaztelerazko alorreko Euskadi saria, Eduardo Gil Berak irabazu du "Historia de las malas ideas" (Destino) lanagatik. Datorren astean emango dituzte ezagutzera euskarazko literaturari dagokion Euskadi saria eta itzulpen onenari dagokiona.
Tirabirak
Iazko antzera, aurten ere tirabirak izan dira izendapenetan; horrela jaso genuen Sustatun:
Euskadi sariak, galanta aurtengoa ere
Haur literaturan finalistak
Haur eta gazte literaturako Euskadi saria lortzeko finalistak honako hauek ziren:
- Imanol Azkue. "Gaur egun handia da" (Erein)
- Juan Kruz Igerabide. "Okili-kiki" (Aizkorri)
- Ramon Saizarbitoria. "Kandinskyren tradizioa" (Erein)
- Jose Luis Olaizola Txiliku . "Osaba Bin Floren" (Elkar)
- Felipe Juaristi. "Haydn-en loroa" (Aizkorri).
Gaztelerazko finalistak
- Fernando Luis Chivite. "La fuga de todo" (Bassarai) Nobela
- Luis Duran. "Antoine de las tormentas" (Astiberi) Komikia
- Eduardo Gil Bera. "Historia de las malas ideas" (Destino) Saiakera
- Fernando Marias. "La mujer de las alas grises" (Destino) Nobela
- Fernando Savater. "Mira por dónde: autobiografía razonada" (Taurus) Biografia
- Eli Tolaretxipi. "Los lazos del número" (Bassarai) Poesia
OGITARTEKOAREN JATORRIAREN BALANTZA
Leonardo da Vincik berehala nabaritu zituen ezpain-zapiaren dohainak, eta Firenzen aurrenekoa izan zen serbileta aldezten eta jendarteratzen.
Beste kontu batzuek buruhausteak ekarri zizkioten haatik. Hau irakur daiteke Leonardoren ohar batean:
Bururatu zait ogi zati bat hartu eta okela-xerra biren artean jartzea. Baina nola izendatuko nuke jaki hori?
Kontrako bidetik etorri zitzaion antzeko zalantza hau:
Ogiaz eta okelaz gogoetan ibili naiz berriz. Eta bi ogi-zatiren artean kokatuko banu xerra? Nola deituko nioke ordea halako jakiari?